entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-09-20

BERRI TXARRAK-EN “PAYOLA” DISKOAK ESTATU ESPAINIARREKO SALMENTA ZERRENDAKO ZAZPIGARREN POSTUA ERDIETSI DU

Payola, zazpigarren postura zuzenean. Payola, zazpigarren postura zuzenean.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lekunberriko taldearen Payola (Roadrunner) estatu espainiarreko disko salduenen artean kokatu da berau argitaratu eta aste batera. Hain zuzen ere, zazpigarren postua erdietsi du (Promusicae zerrenda). Zalantzarik gabe, aurtengo sorpresarik handienetakoa.

Musikaz haratago doan albistea da hau, izan ere, euskara hutsean interpretaturiko diskoa baita Payola. Are, lehen aldia da euskara hutsezko disko batek balentria hau lortzen duela, zuzenean zazpigarren postuan kokatzea alegia.
Berri Txarrak-en aurretik beste euskal herritar bat dago, Fito, lehen postuan, zeinak talde hauek segika dituen salmenta zerrendan: Muse, Whitney Houston, Mark Knopfler, Pereza, David de Maria eta Berri Txarrak. Nafarren atzean berriz, Nelly Furtado eta Pocoyoren diskoak daude.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.