entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-01-16

Bide Ertzeanek "Don Inorrez" birari amaiera emango dio Donostiako Kursaalen

Martxoaren 1ean izango da, ostegunarekin

Bide Ertzean taldea. Bide Ertzean taldea.
Bide Ertzean - "Don Inorrez zuzenean"
Dagoeneko sarrerak salgai daude Tolosako taldearen bira amaierako kontzertu berezi hau ikusteko.

Euskal Herrian ez ezik, Katalunian eta Londresen jotzen ibili dira azken denboraldian Bide Ertzeaneko lagunak Don Inorrez (Gaztelupeko Hotsak, 2010) aurkezten.
Askotan, Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi eta Joni Ubeda zuzenean aritu dira trio moduan. 2012ko lehen egunetan, ordea, Bide Ertzean boskote bilakatuko da beste behin ere. Hala osatu zuten Don Inorrez diskoa, bost musikariren artean eta hala arituko dira, boskote moduan, martxoko azken kontzertuan.
Fran Iturberekin eta Joserra Senperenarekin batera taula gainean berriro elkar topatzeko desiatzen daude.
bidali zure berria Bidali zure berria
"DON INORREZ", BIRA AMAIERA

2012KO MARTXOAK 1 OSTEGUNA
KURSAAL aretoa, Donostia
20:00etan
Sarrerak salgai:
www.kutxasarrerak.net

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.