entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-09-15

Bidehuts plataformaren udazken-neguko nobedadeak

Inoren Ero Ni, Xabier Montoia, Jupiter Jon eta Lisab

Montoiaren mundu miresgarria. Montoiaren mundu miresgarria.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Honatx Bidehuts plataformak edo taldeen kolektiboak urtea amaitu bitartean argitaratuko dituen lau nobedadeak:

URRIA

  • Inoren Ero Ni - Fregoli LP+CD
Andoaindarren laugarren lana da Fregoli. Bidehutsen arabera, "alde askotarikoa, aberatsa, ausarta... inolako aurrejuzkurik gabe egindako lana da", Andoaingo Garate estudieoetan taldeak Martxel Arkarazorekin batera landutakoa.

AZAROA

  • Jupiter Jon - Pleistozenoko Astelehenak CD/LP
Aurretik Gabon Caligula deitu zen taldearen estreinako lan luzea.

  • Xabier Montoia - Montoiaren Mundu Miresgarria (CD/LP)
Hamar urte beteko dira 2012an Xabier Montoiak azkenekoz disko bat kaleratu zuela. Disko hartan ez zela Xabier Montoia zioen. Oraingoan aldiz bere mundu miresgarrietara garamatza, Ibon Rodriguez (Eten, Le Noise) eta Maite Arroitajauregi (Mursego) bidaide dituela.

ABENDUA
  • Lisab
bidali zure berria Bidali zure berria

2 iruzkin

Basoa 124 2011-09-15 10:50:53

Ez nian uste Xabier Montoiak berriz diska bat ateko zunik.

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Inaxio 2011-09-13 16:25:15

Udazkeneko lore ederrak!

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.