Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa martxan jarri da, hortaz, lanak bidaltzeko epea irekita dago jada. Ohi den moduan, hiru kategoriatan sailkatzen da lehiaketa: Pop-Rock, Metal eta Joera Berriak. Abestiak igortzeko epea abenduaren 31n amaituko da.
Hogei edizio igaro ondoren, ez dago zalantzarik Euskal Herrian, zein estatu osoan ere, musika lehiaketarik ospetsuenetakoa dela Bilbao Hiriarena.
Sarien atala hauxe da: 32.000€ eskudiruan, bi diskoen grabaketa, kontzertuak Bilbon (Aste Nagusia eta Bilborock aretoan) eta beste festibaletan (Azkena Rock), musika tresnak...
Aurreko edizioan 1.115 talde aurkeztu, 28 kontzertu ospatu eta guztira 10.000 ikusle baino gehiago etorri ziren. Ikusi "Lehiaketaren oinarriak" eta Abenduaren 31 arte, parte hartu haien web orrian.