Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Apirilaren 1ean Bilborock aretoan abiatuko dituzten obrak direla eta, Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren bigarren fasea atzeratu egin da. Bigarren faseko kontzertu sorta uda partean hasiko da. Aretoaren eraberritze lanak uztailaren hondarrean bukatuko dira.
Bilborock aretoa itxita egongo da
apirilaren 1etik aurrera, bertako obrak direla eta. Azpiegiturak eta teknologia berrituko dira zeharo, aretoa erabiltzen duten taldeen eta ikusleen mesederako.
Apirilaren 7an
12 urte beteko ditu Bilborockek kontzertu-areto moduan.
Bilborock aldi baterako itxiko denez, udazkenera atzeratuko da Bilbao Hiria 21. Pop-Rock lehiaketa; izan ere, obrok uztailaren amaiera aldean amaitzekoak dira. Lehiaketa horretan aukeratutako taldeen emanaldiak irailean hasi eta udagoienetik luzatuko dira.
Hobekuntza tekniko eta egiturazkoak:
- Eszenako argien eta audioaren instalazioa berritzea, zuntz optikoa sartuta.
- Eraikinaren estalkia berritzea. Teilatua konpontzea.
- Isolamendu akustikoa hobetzea, tronadura berria jarrita bigarren solairuan.
- Instalazio elektrikoa berritzea, bide berritik kanalizatuta.
- Espazioak antolatzea eta biltegi handiagoak jartzea erabilera askoko aretoan.
- Larrialdietako irteeretako bat aldatzea, zuzeneko irteera edukitzeko.
- Ateak eta akaberak konpontzea eta berriak ipintzea, erabileraren erabilerak zaharkitu egin baititu.
- Soinua eta irudia zuzenean eta modu digitalean grabatzeko kabina jarriko da, nahi duten taldeek grabazioak egin ditzaten.
- Sarrerako ataria eraberritzea eta hobetzea.
- Bideo-zaintzako sistema berria ipintzea.
Bilbao Hiria” lehiaketaren XXI. Edizioa
Aurten ere milatik gora izan dira izena eman dutenak Bilboko Pop Rock lehiaketan parte hartzeko. 1.019 izan dira euren maketak aurkeztu dituzten taldeak lehiaketako hiru modalitateetako batean parte hartzeko, pop-rockean, metalean eta joera berrietan (eta euren aldaeretan): % 67,42 (687 talde) pop-rockean, % 24,44 metalean (249 talde) eta % 8,15 joera berrien hainbat aldaeratan (83 talde).
Euskal Herrikoak dira, 227 talde. Bizkaikoak 138, Gipuzkoakoak 43, Arabakoak 14 eta Nafarroakoak 32.
Epaimahaiko kide adituek maketa guztiak entzun eta 48 banda aukeratu dituzte. Talde horiek zuzenean joko dute Bilborockeko eszenatokian irailean, urrian eta azaroan.