Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa martxan da berriz. Beti bezala, hiru kategoriatan banatuta dago norgehiagoka musikal hau: Pop-Rock, Metal eta Beste Joerak. Izena emateko epea ireki da jada!
Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa bere 22. ediziora heldu da. Beheko estekan oinarriak aurkituko dituzue, baina esan dezagun sarien arloak ez duela antzekorik:
20.700 € eskudiruan, bideo-klipen grabaketak,
kontzertuak Bilbon (Aste Nagusia eta Bilborock aretoan), beste aretotan (Cultura Live sarea eta Gruta 77) eta beste festibaletan (Azkena Rock, Bilbao Live), kontzertuen
grabaketak,
musika tresnak…
Aurreko edizioan 1.019 talde aurkeztu, 21 kontzertu burutu eta guztira 8.000 ikusle baino gehiago etorri ziren. Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen du Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa.