Yakuzi duela denboratxo bat zuzenean.
Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren antolakuntzak jakitera eman ditu dagoeneko finalera heldu diren taldeen izenak. Ondoko hauek dira: Metal atalean, Nancy Hole (Madril), Nunnery (Bartzelona) eta Skitssoy (Belgika). Pop-rock atalean berriz, Mendetz (Bartzelona), The Majestics (A Coruña) eta Yakuzi (Bizkaia).
Metal ataleko finala ekainaren 7an jokatuko da, asteazkenarekin, Bilborock aretoan. Taldeak: NANCY HOLE (Madril) + NUNNERY (Bartzelona) + SKITSOY (Belgika).
Ordua: 20.00
Pop-Rock ataleko finala berriz, ekainaren zortzian, larunbatarekin. Taldeak: MENDETZ (Bartzelona) + THE MAJESTICS (A Coruña) + YAKUZI (Bizkaia).
Ordua: 20.00