entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-04-03

Bilbao Hiria pop-rock lehiaketaren 26. edizioa abian

Izena emateko epea maiatzaren 15ean bukatuko da

26. edizioa abian. 26. edizioa abian.
Lotura erlazionatuak
Bilboko musika lehiaketa ezagunean parte hartzeko oinarriak hemen irakurri



Bilboko udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa bere 26. ediziora iritsi da. Azken urteetan bezala, hiru musika kategoria aurreikusi dituzte: Pop-Rock, Metala eta Elektronika & Beste Joera Batzuk.
Sarien atala ere, kontuan hartzekoa da: 20.000
bidali zure berria Bidali zure berria
OINARRIAK

BAT.- BALDINTZAK: Lehiaketan Europako taldeek hartu ahal dute parte, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Taldeko kide guztien adina 1979ko urtarrilaren 1etik 1996ko abenduaren 31ra bitartekoa izatea. Taldean kide bi edo gehiago daudenean, kide bakar bat izan daiteke 35 urtetik gorakoa.
  • Lehiaketarako izena ematean disko bi baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko bati lotua.
  • BILBAO HIRIA POP-ROCK LEHIAKETAREN aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana.
  • Konposizioak jatorrizkoak izango dira. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiatzaileak egilea bera dela frogatu beharko du.

Antolatzaileek, lehiaketaren edozein fasetan, lehiaketatik kanpo utz ditzakete baldintza hauek betetzen ez dituzten taldeak.

BI.- MODALITATEAK: Partaideek Lehiaketaren hiru musika motetatik bakar batean emango dute izena:  Pop Rock, Metal edo Elektronika eta Beste Joera batzuk (ikusi adibideak). Hala ere, epaimahaiak, egokitzat joz gero, izen-emateak zuzendu ahal izango ditu.  

  • POP ROCK mota: rock, rock and roll, pop, punk rock, post rock, garage, psikodelia, rhythm&blues, tekno pop, hard rock, noise, power pop, art rock, indie, hard core, emo, folk rock, americana, soul, stoner, funk, ska-reggae eta beste aldaerak edo konbinazio batzuk.
  • METAL mota: rock gogorra, heavy, power, thrash, speed, death, grind, black, doom, metal gotikoa, industrial, A.O.R, hard rock, hard core, nu metal, rap metalikoa, metal alternatiboa eta beste aldaerak edo konbinazio batzuk.  
  • ELEKTRONIKA ETA BESTE JOERA BATZUEN mota: elektronika, down tempo, house, techno, electro, minimal, drum'n'bass, breakbeat, trip-hop, electroclash, hip-hop, rap eta beste aldaera edo konbinazio batzuk.

HIRU.- EPAIMAHAIA 

  • 1. FASEA: Musikaren arloko profesionalek osatuko dute epaimahaia.
  • 2. FASEA: Musikaren arloko profesionalek, musikari loturiko gazteek eta kontzertuetako entzuleek osatuko dute epaimahaia.
  • 3. FASEA: Musikaren arloko profesionalek osatuko dute epaimahaia.

LAU.- LEHIAKETAREN 1. FASEA: Hiru modalitateetan izena emandako talde guztietatik epaimahaiak 38 aukeratuko ditu. Honela banatuta: 24 Pop Rockekoak, 10 Metalekoak eta 4 Elektronika eta Beste Joera Batzuetakoak. Epaimahaiak aldatu egin ahal izango du banaketa hori.

Pop Rock eta Metalekoen modalitateetan hautatutako taldeak 2. fasera pasatuko dira. Elektronika eta Beste Joera Batzuetakoak, ordea, 3. fasera pasatuko dira artez. 

BOST.- LEHIAKETAREN 2. FASEA: Pop Rock eta Metalekoen modalitateetan hautatutako taldeek zuzenean joko dute Bilborocken irailean eta urrian. Epaimahaiak orduan Pop Rockean eta Metaleko modalitatean hiruna talde hautatuko ditu.

SEI.- LEHIAKETAREN 3. FASEA: Pop Rockean eta Metalean hautatutako taldeek eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako 4 taldeek azken kontzertuetan joko dute, azaroan; eta azken kontzertuen ostean epaimahaiak jakitera emango du epaia.

2. eta 3. faseetako zuzeneko emanaldietan joko duten taldeetako kideak lehiaketan izena emandako kideak izango dira. Kideren bat aldatuz gero, ezinbesteko arrazoiengatik dela justifikatu beharko da eta antolatzaileek baimendu egin beharko dute aldaketa hori. Edozelan ere, ordezko kideak oinarri hauetako baldintzak bete beharko ditu.

Lehiaketaren bigarren eta hirugarren faseetan parte hartzen duten taldeek laguntza ekonomikoa jasoko  dute Bilbora etortzeko eta bertan jotzeko gastuetarako.

ZAZPI.- JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK ETA BAIMENAK 

Lehiaketaren bigarren fasea hasi aurretik, sailkatutako taldeek jabego intelektualaren euren eskubideak defendatzen dituen erakunderen batean erregistratuta badauzkate euren abestiak, horren berri eman beharko diete Lehiaketaren antolatzaileei.  Baldintza hori taldeen eskubideak babestearren eskatzen da.

Lehiaketan parte hartzen duten taldeek baimena emango diote Euskara, Gazteria eta Kirol Sailari, lehiaketan parte hartzeagatik sortutako irudiei eta musikari zabalkundea emateko, merkataritzako erabilerarik gabe.

ZORTZI.- IZEN EMATEAK:  Parte hartu nahi duten taldeek 2014ko apirilaren 1etik maiatzaren 15era bitartean eman behar dute izena www.bilbao.net/bilborock webgunean eta bertan dagoen inprimakia bete behar dute; gainera, honakoak bidali behar dituzte: 

  • 3 kanta mp3, ogg edo wma formatuan, 
  • argazki bat jpg, bmp edo png formatuan 
  • eta taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuan. 

Datu Pertsonalen Babeserako legean ezarritako eran tratatuko dira lehiaketan parte hartzeko eskatzen diren datu pertsonalak. Hartara, datu pertsonalak fitxategi batean sartuko dira. Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol sailak antolatzen dituen zerbitzuei, programei eta jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko tratatzen dira datu pertsonal horiek. 

Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideaz balia daitezke parte-hartzaileak, idazkia bidalita Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailera. 

BEDERATZI.- SARIAK 

  • 9.1 Sariak eskudirutan:
    • Pop-Rock modalitatea:
      • 1 5.000 euro.
      • 2 2.500 euro.
      • 3 1.200 euro.
    • Metal modalitatea:
      • 1 5.000 euro.
      • 2 2.500 euro.
      • 3 1.200 euro.
    • Elektronika eta Beste Joera Batzuen modalitatea:
      • 1 2. 200 euro.
    • Lehiaketan ustekabeko maila eman duen taldearentzako saria:
      • 1.100 euro.
  • 9.2. Bestelako sariak:
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.