entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-09-12

Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren 24. edizioaren zuzeneko txanda hasi da!

Sailkatutako taldeek Bilborock aretoan joko dute irailaren 13a eta urriaren 28a bitartean

Badator benetako norgehiagoka. Badator benetako norgehiagoka.
Ostegunean (hilak 13) hasten dira aurtengo Bilbao-Hiria lehiaketaren zuzenekoak Bilborock aretoan. Hemen hasten da sailkatutako taldeentzat benetako lehiaketa!


Epaimahaian musika-arloko espezialistak egongo dira eta Bilborock aretoan, ostegunean hasita zuzenean arituko diren 40 taldeak baloratuko ditu. Era berean, sailkapen‑fase honetan, epaimahai espezializatu honek profesionalak ez diren baina musikarekin lotuta dauden gazteen eta kontzertuetara doazen ikusleen laguntza edukiko du.
Beste edizio batzuetan egin den moduan, kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da. Hauek dira sailkapen-faseko kontzertuen datak:
Pop-Rock
Iraila: 13a, 20a eta 27a
Urria: 4a, 11, 18a, 25a, 26a
Metal
Iraila: 21a eta 28a
Urria: 5a, 12a eta 19a
Beste joera batzuk
Iraila: 14a
 
Urriaren 28an amaituko bigarren fase hau. Modalitate bakoitzeko finalak azaroan jokatuko dira. Beste joera batzuk ataleko finala azaroaren 8an izango da, Metal atalekoa 9an eta Pop-Rock atalekoa 10ean.


www.bilbao.net



bidali zure berria Bidali zure berria
Aplikazioaren menua.
Aplikazioaren menua.
Programa zure Smartphonean

Berritasun modura, aurten App bat garatu da interesa daukatenek kontzertuetako programa eta taldeen informazio guztia jaitsi dezaten Android smartphoneetara. http://bit.ly/U4l3Ma

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.