entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-04-28

Bilboko Aste Nagusiko pop-rock erakustaldian izena emateko epea ireki da

Autengo flyer-a. Ordua izan daiteke, hala ere, aldatzen joateko... Autengo flyer-a. Ordua izan daiteke, hala ere, aldatzen joateko...
Emakumezkoak dituzten taldeak eta euzkaraz egindako lanak kontutan hartuko dira bereziki artisten aukeraketa egiterako orduan


Bilboko Aste Nagusian egingo den bertako pop rock taldeen erakustaldian izena emateko epea joan den maiatzaren 1ean ireki zuen Bilboko Udalak, Jai eta Herritarrentzako Arreta sailaren bitartez. Maiatzaren 31ra arte luzatuko da izena emateko epea; beti ere, inskripzioak on-line egin beharko dira www.bilbao.net webgunean.

Oinarriak
Parte hartzeko arauak aurreko edizioetako berdinak izango dira. Bizkaian bizi edo taldekide bat gutxienez Lurralde historiko honetan erroldatuta egotea ezinbestekoa izango da. Metal eta Pop-Rock estilo guztiak onartuko dira, jazza izan ezik.
Bestalde, emakumezkoak dituzten taldeak eta euzkaraz egindako lanak kontutan hartuko dira bereziki artisten aukeraketa egiterako orduan.

*** Oinarri guztiak hemen:


Informazio gehiago:

Prentsa Kabinetea
bidali zure berria Bidali zure berria
30. urteurrena

Aste Nagusiko Pop Rock Erakustaldia 1985ean jaio zen metal eta pop-rockaren alorrean bere tokia bilatzen ari ziren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoarekin. Orduz geroztik, guztira, 294 taldek jo dute ekimen honi esker. Erripako kaia, Unamuno plaza, Areatza, Bailen kalea eta Bilborock izan dira jaialdi honen eszenatokiak. Urteak pasa ahala, jaialdi honek sendotasuna eta ospea lortu ditu Bilboko jaien egitarauaren barruan.
Hiriko zein Bizkaia osoko musika taldeen erakusleihoa izan da: Besteak beste, WE ARE THE STANDARD, ZODIACS, GORA JAPON, ZEA MAYS, IDI BIHOTZ, ATHOM RUMBA, AUDIENCE, KNIVES, SATIVA, JUKE BOX RACKET, HASH, HORN OF RHINO, RADIO CRIMEN, LOS BRAZOS, MEMORIA DE PEZ, PORCO BRAVO, EUREKA HOT 4, AINARA LEGARDON, SMILE, THE RIFF TRUCKERS, RISE TO FALL, UNBREATH, ENEKO MOBY DICK edota RUBIA aritu dira bertan.

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.