entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun!/Bilbomatiks 2015-11-25

Bilbomatiks taldeak bere lehen diskoa argitaratuko du abenduan

Ska, rocksteady eta skinhead reggae ildoko bederatzi kantu jasoko ditu

Bilbomatiks taldea bere lehen diskoa argitaratzear da. Bilbomatiks taldea bere lehen diskoa argitaratzear da.
KAROLA - AURRERAPEN KANTUA
Entzun hemen 'Karola' aurrerapen kantua!


Bibomatiks taleak bere estreinako diskoa argitaratuko du aurki. 2014an hasi eta 2015ean amaitu dute grabatzen eta taldearen izen bera eramango du. Estreinako lan honetan entzuleak bederatzi kantu entzuteko aukera izango du, eta ska kantez gain, rocksteady, skinhead reggae eta dub doinuak topatuko ditu. "Oldie" jamaikarrak euskarara ekarri nahi izan ditu Bilboko bederatzikoteak eta horretarako, teknikoki ere, grabazio analogikoa baliatu dute soinu zahar hori lortu ahal izateko.

"Oldie" jamaikarrak euskarara ekarri nahi izan ditu Bilboko bederatzikoteak

Euskal Herrian ska-rocka edota ska-punk nagusi diren estiloetatik aldendu nahi izan dira hortaz, eta adierazi dutenez, Akatz, Soweto edota The Slackers taldeetatik edan dute euren soinu propioa eraikitzeko. Bestetik, euskal radio formula/easy listening delakotik aldendu nahi izan dute.

Abestien gaiei dagokienez, garai bateko Bilbo grisa izan dute hizpide (Karola), errutinatik iheserako deia (Ostirala) edota okupazioa (Sartu). Maitasuna eta laguntasunaren gainean ere jardun dira, (Utzi amets egiten edota Hi bai hi), eta nola ez, genero honetan ohikoak diren instrumentalak (Sukarra eta Lokatzetan goxo) ez dituzte batzer utzi. Diskoa Hi bai hi kantaren dekonstruzio batek ixten du, dub doinuetara hurbilduz (Hi bai Dub).

Diskoa Xabier Urrutikoetxeak Priscifunktoria estudioetan erregistratu eta nahastu du eta masterizazio lana Euridia Studioko Ibon Larruzeak egin du. Diskoaren diseinuaz Txus Zuri Beltza fotografia eta Aitor Saski Naski arduratu dira.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.