entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2016-01-23

'Biltzarra' proiketua jarri dute martxan, Euskal Herriko hip-hop/soul/reggae eszenaren baitako soinuak sustatzeko

Hiri edo herri ezberdinetako abeslariak kantu esklusibo batean batuko dira "cypher" kontzeptua oinarri hartuta

Dagoeneko lehen saiakera egin dute Gatom, Aneguria eta Markes Iraizoz abeslariek Euskal Hip Hop Herria webgunearen babesarekin (hemen ikusi!)



Euskal Herriko hip hop, soul, reggae... eszenari lotutako soinuak bultzatzeko proiektu berria jaio da: Biltzarra. Honen bidez, cypher kontzeptuan oinarriturik, hiri edo herri desberdinetako rap abeslariak batuko dituzte eta kamera aurrean eta kalean kantatzen grabatuko dituzte, "zintzotasunez, eta ahotsak era naturalean" jasotzeko asmoz. Ekimen honek Euskal Hip Hop Herria webgunearen babesa jaso du eta dagoeneko lehenengo saiakera burutu dute ondoko artistekin: Gatom, Aneguria eta Markes Iraizoz.



  • Gatom
Bermeoko raperoa, 2008n egin zuen lehenen grabaketa eta da orduz geroztik lau lan argitaratu ditu, azkena, Esnea, Hil, Gazta, Tiro, Pum (2015).
https://soundcloud.com/gatom
https://www.facebook.com/Gatom-1417546051835610/?fref=ts

  • Aneguria aka La kieta
Bilbo ordezkatzen duen emakume polifazetikoa. Aurretik Lapiko Klika eta La Dolçe Rima taldeetako kide izan da. Gaur egun, La Basurekin zuzenezkoetan aritzeaz gain, "Eskina Femenina" proiektua sortu du. Lan berria prestatzen ari da.
https://soundcloud.com/anesanmiguel
https://www.facebook.com/Aneguria-528790707199734/
https://www.youtube.com/channel/UCON7fYRxM4Lz68K19DiOKFA

  • Markes Iraizoz
Gasteizko Kodigo Norte taldeko partaidea da: Bost lanetan eta hiru bideoklipetan parte hartu du. Bestetik, Sorkun, Green Valley, Junior Reid, Gasteiz Big Band, Bad Sound System... bezalako artistekin lan egin du. Bere kabuz bi lan argitaratu ditu, azkena, Musicamina 2015an, Elfer ekoizlearekin batera.
https://soundcloud.com/m-438
https://www.facebook.com/Markes-Iraizoz-606514192724516/?fref=ts www.kodigonorte.com
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.