entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! erredakzioa 2013-10-03

BIME, Bizkaia International Music Experience

Azaroaren 19tik 23ra egingo da Bilbon

Bimeren flyerra. Bimeren flyerra.
Lotura erlazionatuak
Profesionalei zein publiko zabalari zuzendutako nazioarteko musika azoka da BIME.


Musikaren industriaren eragileak zein teknologia berrienak edota moda arlokoak elkartu eta euren arteko harremanak sustatzeko espazioa izan asmo du BIMEk, negozio berriak sortzeko zein esperientziak elkar trukatzeko. Honekin batera, musika sektoreko enpresen merkatu bat ere egonen da (diskoetxe, jaialdi, plataforma digital, gizarte-sare, eta trebakuntza-zentro ugarik, besteak beste, euren jarduerak, azken berriak edota euren produktuak zuzenean salduko dituzte) eta, asteburuan, zuzeneko emanaldiak.

Azaroaren 19tik 23ra, Bilbo nazioarteko musikaren erakuslehio bihurtuko da, Bizkaia International Music Experience izeneko musika azokari esker. Batetik, sektoreko profesionalak bilduko dira bertan, negozio aukera berriak aztertzeko, baina publiko zabalak ere aukera izanen du azokan edota zuzeneko emanaldietan parte hartzeko.
BIMEko webgunetik "lapurtu" dugun grafiko honetan laburbiltzen dira azoka honen nondik norakoak:



  • Parte hartzeko zein publiko gisa sartzeko, kokalekua, informazio erabilgarri guztia, azoka zein zuzeneko ekitaldien inguruko informazioa... den-dena BIMEko webgunean aurkituko duzue.
bidali zure berria Bidali zure berria
BIME Live

Azaroaren 22an, ostiralean, eta 23an, larunbatean, izango da Bilbao Exhibition Centerrean, Barakaldon. BIMEko eskaintza betetzera eta osatzera dator zuzeneko emanaldien atal hau.
BIME Liveko kartela 24 artistek osatzen dute oraingoz. Bizkaia Arenaren sarreran eta BEC!-eko 1 eta 3. pabiloietan bost agertoki egongo dira ondorengo taldeak plazaratzeko: The Courteeners, <<rin

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.