entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2013-07-24

Bizardunak taldearen azken agurra

Uztailaren 6an Iru

Bizardunak-en azken diskoaren promo argazkia. Bizardunak-en azken diskoaren promo argazkia.
Lotura erlazionatuak
Taldekide batzuen egoera pertsonalak bultzatu ditu erabaki hau hartzera. Lotuta zituzten hainbat kontzertu bertan behera gelditu dira


2009an atera ziren plazara ardo gorri naparrari eta zerbeza beltzari gorazarre egiten zioten bederatzi bizardun parrandazale eta, aldi berean, aldarrikatzaile eta kritiko.
Fiachras, Mermaid, Brigada Criminal, Basque Country Pharaons eta beste talde askotatik heldutako musikari nafar eta gipuzkoarrez osatua zegoen taldea.
Beti ere, festa giroan, euren irlandar jatorriko folkak eta punk jarrerak ez zituen inor epel utzi. Euren izena bolbora bezala zabaldu zen Euskal Herri osoan eta zuzeneko emanaldietan haragitu zuten lehen diskoan (2009) islatu zuten jarrera eta nortasuna. Euren kantuak segituan egin ziren ezagun. Kiskaltzen zuten:



Bigarren diskoa En Zugzwang (2010) izan zen (euren konposatzeko gaitasuna erakutsi zuten lan honetan) eta hirugarrena eta azkenekoa, Ur ederra kirats infinituan (2012). Urrats bat aurrera egin eta folk ingelesara gerturatu zen taldea, rockari ere ateak irekiz.
Tamalez, bizardun batzuen egoera pertsonalak bultzatu ditu taldea desegitera. Uda parte honetarako lotuta zituzten hainbat kontzertu bertan behera gelditu dira.
Ez da finean, agur ofizialik egon.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.