entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2016-12-02

Bizirik gaude. Eta indartsu gainera

20. urteurrena ospatuko dugu Entzun!66 diskoliburuarekin eta Aho Bete Doinu 2 liburuarekin

Honakoa urte berezia da ezbairik gabe Entzunentzat. Izan ere, badira 20 urte egitasmoa jarri zenetik. Bere momentuan apustu ausarta izan zen moduan, egun musikari buruz euskarazko aldizkari espezializatu bat argitaratzeko erronka ez da nolanahikoa.  Urteurrena ez da, ordea, aurtengo nobedade bakarra. Izan ere, pasa den maiatzean Xabier Sagardiak Entzunen zuzendaritza utzi zuen 14 urteko ibilbide luze bati amaiera emanez. Lerro hauek probestu nahi ditugu Xabierri eskerrak emateko urte guzti hauetan egindako lan itzelagatik. Horren harira, berrantolaketa prozesu bati ekin diogu eta atari hau bien bitartean gelditu da agenda izan ezik. Barkamenak eskatu nahi dizkizuegu honengatik. 

Baina Entzun! bizirik segitzen du eta gainera bi nobedadeekin gatoz Durangoko Azokarako. Batetik, Entzun!66 disko-liburu berria, edukiz gainezka eta bilduma zoragarri batekin berriz ere. Eta bestetik,  Aho Bete Doinu 2 elkarrizketa liburua. Izan ere, aurten 15 urte bete baitira Aho Bete Doinu liburuak argia ikusi zuenetik. 15 urte hauetan euskal musikagintzaren panorama (eta orokorra) ikaragarri aldatu da eta liburu berri honekin, bi garai hauen arteko aldea ikusteko parada dugu.

Azkenik, aipatu nahi dizuegu urteurrena probestu nahi dugula proiektuari bultzada berri bat emateko. Iraganari baino gehiago, etorkizunari begiratu nahi diogu. 20 urte hauek primerakoak izan dira. Hutsune bat bete dugu, lan asko egin dugu, lagunak ere bai, ongi pasatu dugu. Baina hemendik aurrera, zer? Nola hobetu eta aberastu gure edukiak? Zein kanal erabili beharko genuke? Nola iritsi musikazale gehiagorengana? Ideia batzuk baditugu. Intuizioak akaso. Baina uste dugu
Entzun! familia osatzen duzuen guztiek zeresan handia duzuela honetan. Aurrera egingo badugu, hedabide
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.