entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-03-16

Bizkaiko Trikitixa Elkartearen maketa lehiaketa abian da

Izena emateko epea ekainaren 30a arte luzatuko da

Bizkaiko trikitixa elakrteak antolatzen du lehiaketa. Bizkaiko trikitixa elakrteak antolatzen du lehiaketa.
Lotura erlazionatuak
Diskorik argitaratu ez duten talde edo bakarlariak bakarrik aurkeztu ahal izango dira. Taldea aurkezten bada, gutxienez taldekide bat bizkaitarra izan beharko da


Martxan da Bizkaiko Trikitixa Elkartearen maketa lehiaketa. Edozein musika estiloko talde edo bakarlariek parte hartu ahal izango dute, baina derrigorrez, pieza guztietan trikitixa edo/eta panderoa jo beharko dira. Izena emateko epea ekainaren 30ean amaituko da.


OINARRIAK
  • Edozein adinetako talde edo bakarlariak aurkeztu ahal izango dira. Adin txikiko parte hartzaileek guraso edo tutoreen baimena aurkeztu beharko dute.
  • Taldea aurkezten bada, gutxienez taldekide bat bizkaitarra izan beharko da. Bakarlarien kasuan derrigorrez bizkaitarrak izan beharko dira.
  • Edozein musika estiloko talde edo bakarlariek parte hartu ahal izango dute eta edozein musika tresna jo ahal izango da, baina, derrigorrez, pieza guztietan trikitixa edo/eta panderoa jo beharko dira.
  • Diskorik argitaratu ez duten talde edo bakarlariak bakarrik aurkeztu ahal izango dira.
  • Lehiaketa honetara aurkeztutako piezek letrarik izanez gero, hauek euskaraz izan beharko dira.
  • Aurkeztutako piezak trikitixa eta musika munduko lau epaimahaikideek baloratu dituzte. 1etik 10era hurrengo atalak puntuatuko dira: originaltasuna, musika tresna ezberdinen menperatzea (teknika), afinazioa eta kalitatea
  • Sari bakarra egongo da, puntu gehien lortu dituen talde edo bakarlariarentzako. Saria hauxe izango da: Iurretako Txirula musika dendan gastatzeko 500 euroko bonoa eta 2015eko azaroan Getxon ospatuko den Nazioarteko Trikitixa Jaialdian jotzea. Nazioarteko Trikitixa Jaialdian jotzeagatik irabazleak 400 euroko katxeta kobratuko du. Lehiaketara piezak aurkezteko orduan, kontuan izan beharko da aukera hau, izan ere, Nazioarteko Trikitixa Jaialdian taldeak formatu txikikoak izan behar dira (gehienez 3 musikari). Eta, noski, maketa lehiaketan aurkeztutako piezak formatu txiki horretan oholtza gainean defendatu ahal izateko modukoak izan beharko dira.
2015eko azaroan Getxon ospatuko den Nazioarteko Trikitixa Jaialdian jo ahal izango du irabazleak eta 400 euroko katxeta kobratuko du
  • Epaimahaiak eman gabe utzi ahal izango du saria eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  • Parte hartzaileek 2015eko ekainaren 30a arte izango dute epea zabalik euren piezak Bizkaiko Trikitixa Elkartera bidaltzeko. Hiru pieza bidali beharko dituzte formatu digitalean bizkaia@trikitixa.net helbidera. Horrez gain, izen-emate fitxa beteta bidali beharko da, eta, adinez txikikoen kasuan, guraso edo tutoreen baimena ere.
  • Irabazlea irailaren 7an emango da ezagutzera.
  • Maketa lehiaketara aurkeztutako piezen autoretzaren inguruko gatazkarik sortuko balitz, parte hartzailea izango da horren erantzule eta aldeen artean konpondu beharko dute. Bizkaiko Trikitixa Elkarteak ez du horren inguruko ardurarik izango.
  • Aurkeztutako piezak webgunean edo sare-sozialetan hedatzeko baimena izango du Bizkaiko Trikitixa Elkarteak.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.


*** Informazio gehiago:
www.bizkaikotrikitixaelkartea.com
bizkaia@trikitixa.net
665 716 390
Facebook: Bizkaiko Trikitixa Elkartea
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.