entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-09-04

Black & Basque jaialdiaren bigarrren edizioa

Baionan izanen da irailaren 7, 8 eta 9an

Black&Basque. Black&Basque.
Lotura erlazionatuak
Pasa den urtean antolatu zuten lehen aldiz Black & Basque jaialdia eta aurten irailaren 7tik 9ra bitarte euskal eta afro-amerikar kulturak uztartuko dira berriro Baionan

Christian Borde “Moustic” DJa, irrati-telebistako aktibista da jaialdiaren sortzaile nagusia. Bertan, soul, groove, musika dantzagarria eta kantua bultzatzeko ideia oinarri. Bi kulturak –euskalduna eta afroamerikarra- uztartuz.
 
Akhenaton rap taldeko kantaria I Am taldearen babesarekin izango da aurtengoan. Gainera, Clorine Free, Nicolas Repac, Gasteiz Big Band, Sandra Nkak, Manu Dibango eta Oreka TX nagusituko dira, beste batzuen artean.
Jaialdiaren lehen edizioan parte hartu zuten artista batzuk izango dira bigarren honetan (Angelique Kidjo, Laurent Garnier…)
 
Musikaz haratago ere zinema, literatura, argazkilaritza, sukaldaritza eta beste hainbeste ekitaldi izango dira hiru egunetan Baionan, aniztasun kulturala dela goraipatuta belaunaldi guztiak elkartzeko xedea duen jaialdian.
Ekitaldi nagusiak La Poterne izeneko zelaietan izango dira.
Hainbat elkarte dira laguntzaile: EHZ, EHLG, Integrazio Batzordea… Horiek euskarri, hainbat boluntariok laguntzen dute zutik atxikitzen jaialdia.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!