entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-04-15

Bonberenearen 2014ko uzta

Libe, Kashbad, Gose & The Family eta Ladislao-ren lan berriak maiatza eta apirila bitartean izango dira kalean

Ladislao taldea. Ladislao taldea.
Lotura erlazionatuak
Adi egon. Tolosako gaztetxean aurten garatu diren lehen diskoak labetik ateratzekotan baitaude.

GOSE & THE FAMILY - Gose & The Family (DVD)
Apirilaren 24an ikusiko du argia Gose & The Family-ren zuzeneko DVDa. Iazko azaroaren 23an emandako kontzertu berezia jasoko du lan honek. Gonbidatu andana igo zen eszenatokira.
http://youtu.be/WdAfTNAxmsY

KASHBAD - Arrakala
Kashbad-en itzulerak ikusmina sortu du musikazaleen artean. Berandu baino lehen, buelta horren emaitza ikusiko dugu. Izan ere, apirilaren 30ean Kashbad-en Arrakala disko berriak argia ikusiko baitu. Taldearen lehen kontzertua Bonberenean izango da gainera, maiatzaren 16an.
https://eu-es.facebook.com/kashbad

LIBE - Hiesaldi Handia
Neubat taldean ezagutu genuen Gazteizko musikaria. Orain, Libe bakarlari gisa ari da eta lehen diskoa argitaratuko du Bonberenea Ekintzak-en eskutik: Hiesaldi Handia. Maiatzaren 22an ikusiko du argia. Bonberenean zuzenean aurkeztuko du maiatzaren 25ean.
https://www.facebook.com/libemusika

LADISLAO
- Pantailak
Izena berria izan daiteke. Ez dira hasi berriak ordea bertan aritzen diren musikariak. Lazkao eta Eskoriatzakoak dira. Taldekideak Brigada Criminal, Captain Nemo, Heriotza edota Fist Fucking taldeetatik datoz. Punk eta hardcoreaz bazterrak harrotzeko jaio dira. Maiatzaren 23an ikusiko du argia euren lehen diskoak: Pantailak.
https://eu-es.facebook.com/pages/LADISLAO/264961163660014
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.