
Marquesse estreinekoz etorriko da Europara
“Dubstep Show” aurkeztera. Popping edo
mugimendu errobotikoetan oinarritzen den dantza
berezia da. Bere bideoek interneten sekulako
ohiartzuna dute , 30 milloi bisita lortu ditu denbora
gutxian.

Agertokian 7 metrotako malda jarriko da, bertan
Martxelek, Dirt Jump-aren promesa berriak, jauzi
ikusgarriak egingo ditu bizikletarekin, show
ezberdinen tarteetan.

Bizi erdia darama herrialde askotako eszenatokiak
zapaltzen. Rapsusklei 2012.enean gure hip hop
panoraman ikusi daitekeen kontzertu
erakargarrienarekin itzuliko da

Slack line orekan oinarritzen den kirola da, soka
elastiko batetan jauziak eta mugimedu dinamikoak
egitean datza. Ezekielek Munich-go “Slackline
Open Gibbon 2012” irabazi du.

Erresuma Batuko hip hop kulturaren ikonoa da.
80.hamarkadatik astintzen dio skratch-ari.
Munduko breakdance lehiaketa garrantzitsuenetan
aritzen da.