entzun.com

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-04-23

Damba taldearen single berriaren bideoklipa: 'Hautsi'

Estitxu Pinatxo abeslari beratarrak taldearekin bat egin du

Musika estilo eta kulturen uztarketaren oinordekoa da Damba taldea. Halakoxea da ere beren ikus-entzunezko berria: arauak hausteko gonbitea egiten digun erritmo biziko kantua

Hautsi du izenburua Damba taldearen single berriak. Punk gitarrak erritmo beroekin uztartzen dira bertan. Abeslaria berriz, telebistako talent-show ezagun batean parte hartu zuen Estitxu Pinatxo beratarra dugu. Bideoklipa Berako Kaxerna gaztetxean grabatu zen.




Azken lau urteetan, Dambak 100 kontzertu baino gehiago eman ditu Europa osoan. Ipar eta Hego Euskal Herriko, Kubako eta Venezuelako hamaika musikarik osatzen dute taldea. Rock, blues, punk, reggae eta funk estiloak uztartzen dituzte ukitu latino nahiko nabarmenarekin.
Aurten Estitxu Pinatxo abeslari beratarrak taldearekin bat egin du, eta harekin grabatutako lehen single da Hautsi.
2011. urteko talde onenen artean aukeratu zuen AIEk (Artistas, Intrpretes o Ejecuntatentes) eta horri esker hainbat kontzertu eman zituzten Espainiako Estatuan, baita Europa osoan ere. Girando por Salas 2011-2012 ekimeneko lehen sailkapenean ere sartu ziren.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.