entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2010-06-27

DANBAKA LEIHAKETAREN LAUGARREN EDIZIOA MARTXAN DA

Debagoiena, Debabarrena edo Durangaldeko taldeentzako lehiaketa. Debagoiena, Debabarrena edo Durangaldeko taldeentzako lehiaketa.
Oraingoz lehiaketan izena emateko epea zabaldu da soilik, baina 2010eko urria eta 2011ko urtarrila bitartean talde gazteen musika nagusituko da Elgetako Kafe Antzokian.

Danbaka 2004an sortu zen Goiena Komunikazio Kooperatibaren bitartez, Debagoieneko musikarien arteko lehiaketa gisa. Baina 2008. urtean ospatu zen hirugarren edizioan, Debabarrena eta Durangaldeko taldeak ere parte hartu ahal izan zuten bertan. Aurten ere horrela izango da. Parte hartzeko bete beharreko baldintza nagusiak dira taldeko kideren bat gutxienez Debagoiena, Debabarrena edo Durangaldekoa izatea eta taldeak indarrean kontratu diskografiakorik ez izatea. Dena den, baldintza guztiak Danbakaren webgunean aurkitu ahal dira. Lehiaketan izena ematen duten talde guztietatik epaimahaiak 19 aukeratuko ditu azken fasera pasatzeko (hauen izenak urriaren 4an argitaratuko dira) eta hogei izateko falta den gainerako taldea ikusleek aukeratuko du Internet bidez.

Iaz bezala, Danbakako irabazleak disko bat grabatu eta Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin argitaratuko du berau. Aurtengo berrikuntza Debagoieneko talde onenak disko bat grabatu ordez, bideoklip bat filmatzeko aukera izango duela da, antolatzaileen esanetan musikan gero eta indar handiagoa hartzen ari baitira ikus-entzunezkoak.

Emanaldi guztiak ostiraletan izango dira Espaloia Kafe Antzokian, gaueko 22:30etan hasita eta gau bakoitzean lau talde edo bakarlarik hartuko dute parte. Finala berriz, urtarrilaren 14ean izango da.
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!