entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2010-10-13

DANBAKA MUSIKA LEHIAKETAREN LAUGARREN EDIZIOA ABIAN DA

Lehiaketaren kartelaren detailea. Lehiaketaren kartelaren detailea.
Behin finalean parte hartuko duten 20 taldeak aukeratuta, joan den ostiralean abiatu zen Danbaka Lehiaketaren edizio berri bat, laugarrena, alegia. Abenduaren 17ra bitartean bost kontzertu burutuko dira (lehenengoa jada egin da), guztiak Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Final handia berriz, 2011ko urtarrilaren 14an izango da.

Dagoeneko Danbaka Musika lehiaketako hiru edizio ospatu dira. Lehenengoan Oñatiko Sharon Stoner nagusitu zen, bigarrengoan Bergarako Aby-Kem eta duela bi urte berriz, Mutriku aldeko The Wet Band taldea. 2004. urtean sortu zenetik, laugarrengoz Goiena Komunikazio Kooperatibak Debagoiena, Debabarrena zein Durangaldeko musika taldeek parte hartzen duten lehiaketa hau antolatu du, non irabazleek disko bat grabatzeko sari potoloa irabaziko duten. Debagoieneko talde onenak berriz, bideoklip bat filmatzeko aukera izango du.

Emanaldi guztiak ostiraletan izango dira, bi astean behin Espaloia Kafe Antzokian, gaueko 22:30etan hasita eta gau bakoitzean lau taldek hartuko dute parte. Final handia berriz, urtarrilaren 14an izango da. Sarrerak 5 eurotan daude salgai, nahiz eta aukera dagoen kontzertu guztiak zein final nagusia ikusteko bono berezi bat erosteko 22 euroren truke.


Kontzertuak

Urriak 22
Black River (Oñati)
Desprezio (Soraluze-Bergara)
Lord Witch (Bergara)
La-Tox (Bergara)

Azaroak 5
El Trio Calavera (Oñati)
Rock Privado (Oñati-Donostia)
Front Malabar (Arrasate)
Ymotek (Abadiño)

Azaroak 19
Doctors Klub (Abadiño-Durango)
Rombos Negros (Bergara)
Karpovian Projekt (Mutriku)
Ez! (Oñati)

Azaroak 26
Xarma (Ondarru)
Txusters (Eibar)
Seafóid (Eibar)
Scam (Aretxabaleta)

Abenduak 17
Dark Code (Bergara)
Kubers (Soraluze)
Asfiksia (Oñati)
Industria Dolor (Arrasate)
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!