entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-08-29

Delorean taldearen single berria 'Destitute Time' da

Hemen entzun eta ikusi!

Irailaren 9an kaleratuko dute zarauztarrek beren disko luze berria: 'Apar'


Hiru urtez Subiza disko arrakastatsua munduan gora eta behera zuzenean defendatzen ibili ondotik, Delorean taldea bere Bartzelonako estudioan sartu zen, biraren erritmo frenetikoa bizi-lasaiago batez ordezkatuz, lana egiteari utzi gabe ordea.

Ekhi Lopetegi, Guillermo Astrain (gitarra), Unai Lazkano (teklatuak) eta Igor Escudero (bateria) taldekideek simpletasunera jo dute disko berrian, Subizaren apaindurak eta konplexutasuna alde batera utzita. Instrumentazioa murriztu dute eta gitarrek garrantzia irabazi.
New York-eko Gigantic estudioetan grabatu dute eta Chris Zanek eta Deloreant taldeak berak ekoiztu dute.

Eta bai, "apar", izenburua alegia, euskaraz ezagutzen duzun hitz hori da.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.