entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2010-08-03

DENA PREST ”EN VIVO” JAIALDIRAKO

Lotura erlazionatuak
Getafe Open Air bezala ere ezagutzera eman den jaialdi hau aukera bikaina dugu Euskal Herrian ikusteko hain errazak ez diren talde mordoxka batentzat. Horrez gain, hainbat euskal talde ikusi ahal izango ditugu bertan: Koma, Kaotiko, Goar Cicatriz, Su Ta Gar, La Gripe, Biok, Fito, S.A., Berri Txarrak eta Gatillazo ez dira ordezkaritza txarra izango, inola ere.

Irailak 30, Urriak 1 eta 2 (Getafen)

Hauez gain, hain famatuak diren maila oso handiko talde kopuru harrigarria: Ska-P, Rosendo, Siniestro Total, Los Suaves, Obús, Def Con Dos, Celtas Cortos, La Cabra Mecánica, Saratoga, Reincidentes, Avalanch… Lehen esandako ikusteko zailak diren talde haietako mordoxka bat: Poncho K, Albertucho, A Palo Seko, Boikot, Sober, Ilegales, Burning…zerrendak amaitezina dirudi. Estilo guztiak hartzen dituen 3 eguneko jaialdi erraldoia, dudarik gabe: Rock, punk, ska, heavya, hip-hop, flamenco-pop…kantautoreak, bandak, raperoak, tributo bandak eta lehen aldiz egiten den jaialdi hau gozatzeko gogo asko dira aipatzeko dauden puntu garrantzitsuenak. 69 bandatik gora, 4 eskenatoki eta 3 egun topera gozatzeko. Momentuz 25.000 bono saldu dira eta arrakasta itzela izango dela aurrikusita dago.
Aukera bikaina daukagu rock zeremonia erakargarri honetaz gozatzeko. Eta hori guztia ordu gutxiko bidaiatxo bat eginda, 4 bat ordu, lortu daiteke. Zer esanik ez Murcia, Albacete eta beste lekuetan (Leyendas Del Rock, Viña Rock, Aupa Lumbreiras!... e.a.) egoten garenontzat Madrilera joatea paseotxo bat egitearen modukoa dela.

Web orrian (www.envivofestival.com) xehetasun guztiak eta 2 izango dituzue.

Salneurriak hauek dira:
* 3 egunetako bonoa: 69 euro + gastuak
* Osteguna (Irailak 30) 25 euro + gastuak
* Ostirala (Urriak 1): 40 euro + gastuak
* Larunbata (Urriak 2) 40 euro + gastuak
Ostegunean, arratsaldeko 15:00etan irekiko ditu ateak jaialdiak eta Igandeko goizaldeko 7retan hasiko da azken aktuazioa Kurt Coband taldearen eskutik (bai, Nirvanaren tributo taldea da). Motxilak hartu eta bidaiatzeko momentua da!
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!