entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2011-09-29

Disorders taldearen azken kontzertua larunbat honetan

Gaueko 23:00etatik aurrera

Disorders_azken kontzertua Disorders badoaz

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Hamar urtez eszenatokietan izan eta gero, Zaldibarreko taldeak bere musika ibilbidea etengo du larunbat honetan

Disorders 2003an sortu zen Zaldibarren. Hasieran bost lagunek osatzen zuten taldea (bateria, baxua, bi gitarra eta abeslaria), baina ondoren txalaparta jotzeko bi lagun batu zitzaizkien taldera. Emaitza, punk-rock eta hardcore doinu oldarkor eta bizkorretik haratagoko soinu originala lortzea. Esan daiteke taldea bere heldutasunera iritsi zela iazko udan Hitzak (autoekoizpena) estudioko bigarren lana kaleratzean, baina taldekideek azkenaldian nabaritu duten nekeagatik taldea desegitea erabaki dute, nahiz eta onartu pena ematen diela.
 
Zazpikoteak agur esateko bi kontzertu antolatu ditu. Bata, pasa den irailaren 16an Never Surrender eta Doktors Klub taldeekin batera Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskainitakoa. Bestea, larunbat honetan Zaldibarko gaztetxearen ondoan dagoen futbol zelai zaharrean ezarriko duten karpan egingo dutena. Kontzertuan Disorders taldea ariko da soilik, baina kontzertu luzea izango da. Izan ere, kaleratu dituzten bi diskoetako ia abesti guztiak, grabatu gabeko zenbait abesti zahar eta bertsio batzuk ere joko dituzte. Eta noski, horrelakoetan gertatu ohi bezala, hamaika kolaborazio izango dituzte emanaldian zehar. Eta ez dira ere sorpresak faltako.
Azken hitzak, esker oneko hitzak

Azken bi emanaldien karira, hauxe da taldeak bere egunean atera zuen idatzia:

Ixe 10 urte instrumentuek astintzen ibili ostien agur esateko ordue heldu jaku. Azken bi emanaldixek Durangoko Plateruenan (irailaren 16xen) ta Zaldibarren (urriaren 1ien) ixengo die. Duarangon, Doktors Klub ta Never Surrender taldiek ixengo doguz gurekin batera Plateruena Kafe Antzokixen 22:00etatik aurrera. Zaldibarren, euerdixen bazkari herrikoie eongo da ta 23:00 inguruen eingou azken agurra Zaldibarko Gaztetxien albuen dauen futbol zelaixen montauko dan karpa baten. Kontzertu bixetan sarrera debalde ixengo da ta danok zauze gonbidatute! Animau ta etorri sorpresaz beteriko Disorders-en azken bi emanaldietara, zuek barik Disorders eztalako ezer!!

ESKERRIK ASKO DANOI!!!

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • OSKORRIren agurraren aurrean gaude? Irakurri hemen.
  • BOB DYLAN, uztailaren 11n BILBOko Guggenheim zabalgunean, 21:00etan.
  • Mundumira jaialdia asteburu honetan Leintz-Gatzaga eta Eskoriatzan. Programa hemen!
  • Manu Chaok Galizian joko du maiatzaren 17an eta 19an Reperkusión jaialdian.
  • Los Carniceros del Norte taldeak Otxaten (Araba) grabatu du bere bideo berria: Nekromantikos.
  • Governors + Willy Toledo: Bertigo bideoa

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!