entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2016-02-25

'Domekak Hori Baien' kontzertu zikloa ekainera arte luzatuko da

Domekak Hori Baien. Domekak Hori Baien.
Besteak beste, Bide Ertzean & Metrokoadroka, Lou Topet, Jabier Muguruza eta Mikel Urdangarin arituko dira Larrabetzuko gaztetxean


Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea lan eredugarria egiten ari da talde eta artista euskaldunen programazioari dagokionez. Esku artean dituzten egitasmoen artean, Domekak Hori Baien izeneko kontzertu zikloa dago. Urtarrilaren 17an abiatu zen Josu Bergara kantu egilearen kontzertu batekin eta datozen hilabeteotan segidarik izango du ondoko emanaldi erakargarriekin:

  • Otsailak 28, Bide Ertzean & Metrokoadroka
  • Martxoak 13, Lou Topet
  • Apirilak 17, Jabier Muguruza
  • Maiatzak 15, Mikel Urdangarin
  • Ekainak 19, D'Capricho

Kantaldi guztiak 18:30etan izango dira.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.