BarleyJuice, buelta eta ospa.
Taldekideek adierazi digutenez, aukera bakarra izango da hiruko bikain hau ikusteko
2004ko maiatzean
Barleyjuicek azken kontzertua eman zuen. Bere ibilbideko momentu onenean zegoen taldea. Euskal Herriko punk rockaren baitan hiruko sendoenetako bat zen.
Munduk (gitarra eta ahotsa),
Karlosek (bateria) eta
Oierrek (baxua eta koruak) osatzen zuten. Baina zerbait falta zen: "Diskoa ateratzeko
diskoetxe baten eskaintza mahai gainean genuen eta EH-tik kanpo gero eta
kontzertu gehiago ateratzen ari ziren. Baina garrantzitsuena falta zen.
Hasieran genuen freskotasun eta eferbeszentzia desagertzen joan zen eta
ez genuen geure burua ezta jendea ere engainatu nahi. Uste dut oso
talde koherentea izan garela", adierazi zigun Munduk 2006an argitaratu genuen elkarrizketa batean.
Taldearen bizitza ez zen luzeegia izan eta maketa bat eta binilozko bi single bikain argitaratu zituzten, guztiak
Jorge Reboredok ekoiztuta. Euren punk rocka Commando 9mm taldearekin parekatu izan da beti.
- Maketan lau kantu jaso zituzten: Maquillaje kantu itzela, Rock'N'Booze, Muerte (hau ere sekulako ereserkia) eta Handcarver Coffins.
- Ya no hay discotecas en Mosc