entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-07-13

Donostiako Piratek hamar urte

Abuztuaren 11tik 18ra ospatuko dute kontzertu sorta bereziarekin

Badatoz piratak 10. urteurrena ospatzera! Badatoz piratak 10. urteurrena ospatzera!

Skakeitan - Mundu berri baten mapa - X. urteurrenaren abestia

Skakeitan - Mundu berri baten mapa - X. urteurrenaren abestia
Dokumentu erlazionatuak
Hamar urte bete ditu Donostiako Piratak kolektiboak, eta horregatik berezia izango da aurtengo Aste Nagusia. Urteurrenaren harira Donostiako Skakeitan taldeak abesti berezi bat sortu du

Abuztuaren 11tik 18ra bitartean Donostiako portua La Flamenka gunea izango da beste behin ere. Egitarau orokorraren xehetasunak argitu aurrez, aste osoko musika egitaraua plazaratu dute. Alde batetik, askotariko kontzertuak izango dira oholtza gainean, eta bestetik, DJ sesio dantzagarriak.
Hona hemen, egunez egun, Piraten Aste Nagusiaren musika eskaintza:

Abuztuak 11, larunbata:
> 3Gabe2 (berbena taldea)
> DJ sesioa: NiMu + Primo (hip-hop, r&b, bass, ...)

Abuztuak 12, igandea:
> Trakets (berbena taldea)
> DJ sesioa: Trifulca Posse “DZ, Syr, Pata” (hip&roll)

Abuztuak 13, astelehena:
> The Real McEnzies (Kanada, punk keltiarra) + Ze Esatek! (EH, Rock/Ska)
> DJ sesioa: Le Bukowski DJ's (etxeko uzta party)

Abuztuak 14, asteartea:
> Bad Manners (Ingalaterra, ska) + Skakeitan (EH, Ska)
> DJ sesioa: Rude Hi Fi + Stepi Selektah

Abuztuak 15, asteazkena:
> Exaixu (tributu taldea) + Tximeleta (berbena taldea)
> DJ sesioa: Dj Neir More Jaia (dancehall, dub step, jungle, ...)

Abuztuak 16, osteguna:
> Margot + On + Tacumah Reggae Band (musika lehiaketaren talde irabazleak)
> DJ sesioa: Kiki Sound Kamikaze (roots, reggae, dancehall)

Abuztuak 17, ostirala:
> Xalbala (berbena taldea)
> DJ sesioa: R de Rumba Violadores del Verso Dj (funk, hip-hop)

Abuztuak 18, larunbata:
> Obrint Pas (Valentzia, skacore) + Governors (EH, Rock)


MUNDU BERRI BATEN MAPA

Bestalde, hamargarren urteurrenaren harira Donostiako Skakeitan taldeak abesti berezi bat sortu du. Letra Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariek idatzi dute, eta kantuan Esne Beltza eta Ze Esatek! taldeetako kideek parte hartu dute.

Informazioa gehiago:
www.izanpirata.info
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!