entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-05-23

Donostiako Piraten V. musika lehiaketa abian

Parte hartzeko epea zabalik da

Piratoooooones!!! Musika abordatzea.
Donostia eta inguruetako taldeek Donostiako Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoarekin, Donostiako Piratak kolektibotik 5. MUSIKA LEHIAKETA antolatu du


Pasa den urtekoak izan zuen harrera ona eta parte hartze zabala ikusirik, aurten ere eskema bera jarraitzea erabaki dute. Parte hartzeko epea ekainaren 3an bukatuko da. Talde hasiberriei dago zuzendua.
Horrekin batera, bada nabarmendu nahi izan duten gauza bat: talde mixtoen (gizon eta emakume) partaidetza. Zenbat eta gehiago, hobe. Parekidetasunak ere oinarri sendoa behar du izan musikan, antoaltzaileen aburuz.



OINARRIAK

> Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua (Oarsoaldea: Pasaia, Errenteria-Orereta, Lezo & Oiartzun; Buruntzaldea: Andoain, Hernani, Astigarraga, Usurbil & Lasarte-Oria).

> Soilik maketa edo disko auto-ekoiztu bat (gehienez) argitaratu duten taldeek parte har dezakete. Hasiberriei dago zuzendua.

> Musika estilo bereizketarik ez da egingo, baina oreka bat bilatuko da hautaketari begira.

> Hizkuntzari dagokionez, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute.

> Parekidetasuna (gizon eta emakume) bermatuko da.

> Parte hartzeko talde bakoitzak gutxienez 3 abesti eta taldearen informazioa (biografia laburra, argazkia eta harremana) bidali beharko ditu Donostiako Piraten posta elektronikora: izanpirata@gmail.com

> Parte hartzeko epea ekainaren 3an bukatuko da.

> Aurkezten diren talde guztietatik 9 hautatuko ditu epaimahaiak finalerdietarako. Bakoitzean hiru taldek joko dute, Donostiako txoko ezberdinetan.

> Zuzenekoetan epaimahaiak taldeen jarrera eta proposamena baloratuko du.


:: SARIAK ::

> Finalerdietako hiru talde hautatuek Donostiako Piraten Aste Nagusian kontzertua eskainiko dute, Trinitate plazan. Epaimahaiak bi talde aukeratuko ditu eta kontzertuetara hurbiltzen direnek hirugarrena.

izanpirata@gmail.com | www.izanpirata.info

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.