entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-02-12

DUT-EK AGUR ESAN DU

Dut gazte gazte Dut gazte gazte
Dut taldeak bere bizitza amaitutzat eman du. Epilogo bat dabil haizean barrena: Dut 1993-2008. Hemen irakurri.

Ez dugu haiek esandakoaz gain ezer gaineratuko:

Esanak esan, bandera trapu bat da haizerik ez badabil. Haizean jartzen ditugun hitz hauen bitartez DUTeri dagokion zikloa itxi egin dugula jakinarazi nahi dugu. Unean uneko izan garelako eta izan nahi dugulako. Sortu eta hazi, hazia erein baikenuen, eta zuen arreta eta maitasunaren fruituak jaso. Orain, lugorrian uzten dugu ereindako loreen irla txikia, bertan hazi berriak ereingo ditugulakoan noizpait, hor nonbait. DUTetik at, atea zabalik uzten dugu berriz ere elkarrekin aritzeko, elkarrekin bidaiatzeko soinuaren bitartez, baina jada beste izen, deitura edo haize batekin. Iragarkietako irribarreetatik eskapoan ibili gera, ertzarik gabeko laukiengandik ihesean, inkisidoreen dantza ilunari argitasunarekin kontra eginez, ta lau disko uzten dizkizuegu opari: hamaika kanta haizeari aldarri, korapiloak askatuz!

Aipamen berezia egin nahi diegu Manex eta Enekori, bidaiaren parte polit eta emankor bat gurekin egin dutelako, baita fermineri ere. Eraberean, aipamen berezia egin nahi diegu gure jarraitzaile amorratu eta ez hain amorratuei: gure haizea izan zaretelako. Esanak esan, esanak esanak daude. Gora dut ta dutarrak!

2008ko Lantz-ko mielotxinen kalejiraren garaian
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.