entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-05-14

Echo & The Bunnymen, The Sonics, We Are Standard eta Belako taldeek estreinatuko dute Mundaka Festivalaren lehen edizioa

Uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean egingo da

Mundaka Festivalean The Sonics izango ditugu, besteak beste. Mundaka Festivalean The Sonics izango ditugu, besteak beste.
Gastronomia, natura eta musika uztartuko ditu Bizkaiko kostaldean egingo den hitzordu berri honek



Mundaka Festival: The Basque Music & Cook Festival martxan da. Uztailaren 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean egingo da jaialdiaren lehenengo edizioa. Gastronomia, musika eta natura (surfa eta paisaia) uztartuko ditu, non eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean. Emanaldi nagusiak Santa Katalinan izango dira, baina jaialdiaren helburua herri eta eskualde osora zabaltzea da.

Musikari dagokionez, hauexek ditugu oraingoz lotu eta jakinarazi dituzten izenak: Echo & The Bunnymen ingelesak, The Sonics estatu batuarrak (40 urteren bueltan disko berria argitaratu dute eta berau aurekztuko dute, hortaz adi), eta We Are Standard eta Belako euskal herritarrak.

Jaialdirako abonuak salgai jarri dituzte jada www.mundakafestival.eus orrialdean.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.