entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-05-10

Egubakoitzak kartzelan

Hirugarren urtez, Bergarako gaztetxeak kontzertu lasaien zikloa antolatu du

Aurtengo kontzertu sortaren afixa. Aurtengo kontzertu sortaren afixa.
Joan den asteburuan Anarik eta Josoeba Irazokik ireki zuten Egubakoitzak kartzelan kontzertu zikloa. Maiatzeko ostiral gauetan kartzela zaharreko kanpo eszenatokia kontzertu edota ikuskizun lasaiez betetzeko asmoz sortutako egitasmoak segidarik izango du datozen hiru asteburuetan

"Aurreko edizioen balorazio oso baikorra egin dugu eta hortik irten da hirugarren hau antolatzeko indarra", adierazi dute Bergarako gaztetxeko kideek. "Gaztetxeko patioa leku magikoa bihurtu zen eta bertan kartzela zaharrera etortzeko ohitura ez dutenak ere gerturatzea lortu genuen, guztion artean atmosfera berezia sortuz. Oraingoan ere ez dira kandelak, kafea, txokolatea, tonika eta lanparak faltako", gaineratu dute.

Aurreko formatuari eutsiko diote beraz: kontzertuak gaueko 22:00etan hasiko dira, inoiz baino puntualago eta kontzertu guztien sarrera hiru eurokoa izango da. Emanaldi guztiak bergarako irrati libretik, Txapa irratitik igorriko dira zuzenean 97,2 FMan eta www.txapairratia.org atarian.

  • Maiatzak 11 - Estankona eta Bertso-tavern
  • Maiatzak 18 - Jon Gurrutxaga eta Giranice
  • Ekainak 01Mara-mara eta Markos Untzeta
(Pentekoste jaiak direla eta maiatzak 25eko kontzertua hurrengo astera pasa dute, ekainak 1era)
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.