entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-07-10

Egun historiko baten argazkiak

Milaka eta milaka lagun bildu ziren atzo Zurriolako hondartzan Donostiako Piratek deituta. "Edozer dugu posible" lelopean, Manu Chaoren kontzertuak eman zion akabera egun osoko jardunaldi solidario eta musikal arrakastatsuari

Manu Chao, Donostia abordatzen. Argazkia: Juan G. Andres. Manu Chao, Donostia abordatzen. Argazkia: Juan G. Andres.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Egun handia izan zen atzokoa. Festa ederra jazo zen Donostiako Zurriolako hondartzan. Dudarik ez. Baina batez ere, egun historikoa izan zen herri mugimenduarentzako. Urteak dira Donostiako Piratak jai herrikoiak, parte hartzaileak, desberdinak... aldarrikatzen ari direla. Aste Nagusian egiten ari diren lana izugarria da (esaterako, abordatzeak hartu duen munta ez da nolanahikoa). Eta atzo, hiriko festen aperitibo gisa, Manu Chao hirira ekartzea lortu zuten eta milaka eta milaka lagunek doan ikusi ahal izan zuten. "Edozer dugu posible" irakur zitekeen Zurriolako eszenatokiaren goiko aldean.





2014ko uztailaren 9ko "egun historikoa" argazkitan jaso dugu. Jaialdiaren kronika mamitsu bat baino, Juan G. Andres argazkilari donostiarrak bere kamerarekin ikusi eta harrapatu zuena doakizue jarraian.



  • 19:30etan hasi ziren musika emanaldiak. Selektah Stepik (Bad Sound System) ekin zion giroa berotzeari reggae-aren familako doinu desberdinak barreiatuz (tamalez, ez ginen argazkiak egitera iritsi).
    Tania de Sousa
    izan zen hurrengoa. Bere bakarkako ibilbidearen jendaurreko aurkezpena izan zen atzokoa eta rock eraginkorreko kontzertua eskaini zuen, non bere ahots indartsua gailendu zen beste behin.






Tania de Sousa, indartsu. Argazkia: Juan G. Andres.

  • Skakeitan taldea tsunami baten antzera atera zen eszenatokira. Dena jatera. Donostiarren ska bizi eta patxangazaleak publikoa dantzan jarri zuen. Pello Armendariz abeslaria ezin hobeki aritu zen publikoa animatzen eta giroa berotzen.






Skakeitan taldeko Pello Armendariz txalupan sartuta abordatzea egiten. Argazkia: Juan G. Andres

  • Eta azkenean heldu zen Manu Chaoren txanda. 22:30etan hasi zen, La Venturako musikariak lagun zituela Gambeat (baxua), Madjid (gitarra) eta Philippe Teboul (bateria). Formatu txikiko taldea, eta emaitza, ezinbestez, ohi baino rockzaleagoa izan zen.
    Por el suelo, D
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.