entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-07-09

EH Sona musika lehiaketa bueltan da!

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen du eta bigarren edizio honetako irabazleak Razzmatazz aretoan joko du

EH Sona lehiaketaren bigarren edizioa martxan da! EH Sona lehiaketaren bigarren edizioa martxan da!
Dagoeneko, lehiaketara aurkezteko epea zabaldu dute eta irailaren 8an bukatuko da

Hemen da EH Sona lehiaketaren bigarren edizioa. Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, euskaraz abesten duten talde eta bakarlariei zuzenduta dago. Aurtengo irabazleak, Gatiburekin joko du Razzmatazz areto ezagunean EH Sona jaialdiaren barnean.
Ondorengo lerroetan, lehiaketa honetan parte hartzeko argibideak doazkizue:


OINARRIAK
 
1)
Euskaraz abestu eta EH Sona jaialdian inoiz parte hartu ez duten talde eta bakarlari orok parte har dezake lehiaketan. Ez da inolako mugarik jarriko musika estiloari dagokionez.

2)
Saria Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen EHSona 2013 jaialdiaren barnean kontzertu bat eskaintzea Bartzelonan, Razzmatazz aretoan GATIBU taldearekin batera. Euskal Etxeak bere gain hartuko ditu taldearen bidaia, loa eta afari gastuak.

3)
Lehiaketan parte hartzeko gutxienez hiru abesti bidali beharko dira.

4)
Lehiaketaren egutegia hau izango da:
- Uztailaren 1etik irailaren 8ra: lehiaketara aurkezteko epea
- Irailaren 18an: irabazlea jakinaraziko da.
- Azaroaren 23an: kontzertua.

5)
Kontzertua gutxienez 30 eta gehienez 50 minutukoa izan beharko da.

6)
Abestiak formatu digitalean bidali behar dira eta Bartzelonako Euskal Etxeak bere webgune eta blogean erabiliko ditu lehiaketa eta kontzertuaren berri emateko.

7)
Epaimahaia Euskal Herrian eta Bartzelonan musika munduan lan egiten duten hainbat lagunek osatuko dute.

8)
Parte hartzaileek jabetasun intelektualari buruzko indarrean dagoen legediarekiko edozein lege-hauste ez dela antolatzaileen ardura baieztatzen dute.

9)
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

10)
Antolakuntzak, ezinbesteko baderitzo, oinarri hauetan aldaketak egin ahalko ditu eta behar bezala jakinaraziko ditu.

11)
Informazio gehiago eta lanak bidaltzeko:

Bartzelonako Euskal Etxea
Centre Cultural
Placeta Montcada 1-3 08003
(Entrada per Arc de Sant Vicen
bidali zure berria Bidali zure berria
EH SONA 2013

Antolatzaileek aurreratu digutenez, EH SONA urriaren 25etik azaroaren 30era izango da aurten. 15 bat kontzeru izango dira, erakusketak, hitzaldiak etab... Iazko edizioa: http://www.ehsona.com/

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.