entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-12-12

EH Sukarra eta Izaki Gardenak elkarrekin Antzoki Zaharrean

Ekainaren 16an bertan behera gelditu zen emanaldia, igande honetan burutuko da

Kontzertu berezia! Kontzertu berezia!
Donostiako luxuzko taula honetara bi talde igoko dira: Nortonek gidatzen duen eskarmentu, ofizio eta izena duen EH Sukarra eta iazko sorpresarik atseginenetako bat: Izaki Gardenak.


Joan den ekainaren 16an burutzekoa zen kontzertu berezia, atzeratu egin zen, baina hitzordua dagoeneko hemen daukagu: abenduaren 15ean, igandearekin, egingo da, Donostiako Antzoki Zaharrean.
 


EH Sukarrak disko berria argitaratu du, Uhinak, oraintxe Euksal Herri osotik aurkezten ari dena. Baina Victoria Eugeniako hitzordua berezia izango da inondik inora. Taldeak, 20 urteko ibilbidean zortzi disko argitaratu ditu. Punk-rock melodikoa, hardcore zertzelada batzuk eta etxeko markadun baladak dira talde iraunkor honen errepetorioaren muina.

Izaki Gardenak berriz, Jon Basaguren musikariaren proiektu berria da. Iaz Itsasargiak lehen disko laburra (bost kantu) argitaratu zuen, zapore oso ona utzi duena zaleen artean. Uztailaren 20an estudioan sartuko ziren berriz ere. Emaitza, dotorezi handiko disko berria izan da: Amaieratik hasi.
Izakiek amerikar kutsuko musika, pop eta rock doinuak lantzen dituzte, ahotsari garrantzi handia emanez. Kantuen nortasunari behatuta, talentu handiko konposaketak nabarmentzen ditugu, hala nola, interpretatzeko unean, gustu handia ere.





bidali zure berria Bidali zure berria

2 iruzkin

Entzun! 2013-06-13 11:06:03

Bai halaxe da. Eskerrik asko. Dagoeneko aldatu dugu berria eta atzeratzearen berri eman dugu.

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Arenaza 2013-06-13 10:35:38

Antza denez kontzertua udazkenera atzeratu da.

http://postdata.elkar.com/2013/06/10/eh-sukarra-eta-izaki-gardenak-taldeak-victoria-eugenian-kontzertuan-zozketa-atzeratua/

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.