entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-01-29

EHrZ musika lehiaketa abian da

Izena emateko epea martxoaren 1ean amaituko da

20 urte beteko ditu aurten EHZ jaialdiak. 20 urte beteko ditu aurten EHZ jaialdiak.
Dokumentu erlazionatuak
Lotura erlazionatuak
Irabazleek uztailaren 3an, 4an eta 5ean egingo den EHZ jaialdian jo ahalko dute

Abian da EHrZ musika lehiaketa. Izena emateko epea ireki dute jada eta martxoaren 1ean itxiko da. Dakizuen moduan, iaz Euskal Herriko eremutik nazioartera zabaldu zuten deialdia, nahiz eta hasierako filosofiari eutsi dioten: artista berriengana jotzea, festibalean aritzeko aukera eskainiz. "Helburua da gure festibala hitzordu garrantzitsua bilakatzea kultura minorizatuetako gazte engaiatuen artean", adierazi dute antolatzaileek. "Aurten, berriz, hizkuntza eta kultura minorizatuen inguruan izango da proiektua, baina Europako populuetan zentratuz. Proiektu honen bidez talde amateurrei haien musika ezagutarazteko aukera eman nahi diegu, baina baita ere haien herrien egoeraz informatzeko parada izan nahi dugu".

Adierazi dutenez, aurten EHZ elkarteak joan den urteko apostua berretsi nahi du, garrantzia handiagoa emanez EHrZri. Joan den urtean izugarrrizko arrakasta izan zuen lehaiketak: 90 taldek izena eman zuten, horietariko 11 festibalean aritu ziren eta guztira 15 herri ezberdin ordezkatuak izan ziren.

  • Lehiaketaren Egutegia (2015)
Izen emateen hasiera: 2015ko urtarrilaren 22a
Izena emateko epe muga: 2015ko Martxoaren 1a
Bozken hasiera: 2015ko Martxoaren 02a
Bozken amaiera: 2015ko Martxoaren 31a
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.