entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-05-28

EHZ jaialdia 2013, geroz eta gertuago

Ekainaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da Lekornen

Black Lips, Misteur Valaire eta Alice Francis gehitu eta antolatzaileek itxitzat eman dute aurtengo kartel zabala.


EHZ festibala talde euskaldunei (esan nahi dugu, euskaraz kantatzen duten taldeei) garrantzia eta protagonismoa eskaitzen dien jaialdi handi gutxietakoa da. Bestalde, hasieratik askotariko doinuak eta estiloak eskaini ditu, irekitasunaren aldarria bere eginez eta muga ertsiei jaramon egin gabe. Esaterako, eta esandakoaren froga gisa, Black Lips, Jimmy Cliff, Elisa do Brasil eta Anestesia taldeek konpartituko dute aurtengo kartela.




Hiru egunez luzatuko da EHZ 2013 festibala. Lehen aipatu bezala, eta hau despistatuentzat doa, ekainaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da Lekornen. Beraz, lekuz aldatu dute aurten, Heletan hainbat urtez burtu ondoren.
Eta ez ahaztu hasierako eskaintza bukatu bada ere, bonoaren prezioa oso eskuragarria dela oraindik: 3 eguneko BONOA: 4 eszena + 60 emanaldi = 55 euro

  • Jarraian, egunez eguneko kartel osoa topatuko duzue. Taldeen izenen gainean klikatuz gero EHZ-ko webgunera joanen zarete behar duzuen informazio guztia eskuratzeko.


OstiralaLarunbataIgandea

Alice Francis

  Belako

  Archive

Anestesia

  Black Lips

  Bal 2 Vieux de Guetary International Tour

bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.