Cobra
Riff boteretsu eta akzio-zinemaren klasikoen irudiek bultzatutako talde sendoa da, musikari esperiantziadunek eramana.
Islaia
Jatorria: Euskal Herria (Hazparne)
Rock
atmosferikoa eta pop rockaren artean, Hazparneko laukoteak giro
ezberdinen sortzea saiatzen da taldea, nun parte elektrikoak soinu
tradizionalagoekin elkartzen diren. Lehen EP bat agertu beharra da
2012an, honetan ohartzen ahalko gira ipar euskal herriko talde horrek
duen izpiritu berritzaileaz.
If Renaud Was a Punk
Jatorria: Euskal Herria
Elektrotxaranga
Mobydick
Jatorria: Getxo (EH)
Urrezko ahotsa duen Nerbio aldeko folk kantariak ‘itsasoa’ hartuko du haren gitarrak lagundurik .
Gojira
Jatorria: Baiona, Landesak (EH-Frantzia)
Frantses
estatuko deth/trash metal erreferentzia da dudarik gabe. Duplantier
anaiek gidatuta, mundu osoko eszenetatik iragaiten da, 2008an The Way of
All Flesh argitaratu zuenetik eta Roadrunner Records argitaletxearekin
kontratua izenpetu. Udaberrian argitaratu duten diskoa aurkeztuko diote
euskal publikoari.
Anai Arrebak
Jatorria: Euskal Herria (Pasai Donibane)
Bi
anai-arreba bikotek osatzen dute taldea, bosgarren kide batekin. Rock
eta disco-aren arteko nahasketa indartsu bat eskaintzen dute. Aurtengo
EHrZ lehiaketaren irabazleak ditugu !
Danakil
Jatorria: Frantzia (Marly-le-Roi (78))
Elkar
ezagutza lizeoan egin duen lagun talde batek osatzen du Danakil.
Taldeak lau disko grabatu ditu, ta bere azken produkzioak, « Marley »
izendatuak, frantses reggae album onenaren saria jaso du 2012ko «
Victoires du reggae »-etan. Danakil-ek reggae munduan azken aldian
ezagutzen duen arrakastari begira, EHZ festibalak 2012ko ediziora
ekarrarazari nahi izan du taldea ; Euskal Herrian reggae zalea den
publiko zabal bati egindako keinu bat …
Miyavi
Jatorria: Japonia
Visual
kei estilo famatuaren izar handia bere herrian, Miyavik ospea hartu du
Dué le Quartz taldearekin. 2002an hasten du bakarkako ibilbidea, eta
disko zonbait argitaratzen ditu. 2010ean argitaratu duen « What’s my
name » diskoan influentzia desberdinak entzun daitezke, rock-a, blues-a
edo hip-hopa bezala.Visual kei zer da? antzezpenari musikari bezain bat
garrantzia emaiten dion japoniar musika mota. Eszena ikusgarri autentiko
eta ikaragarri batekin, kantuak lerrokatzen ditu... geldiezina,
maitagarria.
Public Enemy
Jatorria: Long Island - New York (USA)
1982an
osatu zen taldea rap politikoaren aintzindari eta ordezkari nagusia da.
Muturreko jarrera politikoa izan dute beti, afroamerikar komunitatearn
aldekoa komunikabideen eta politika sozialen kontrakoa. Muturrekoa dute
ere soinua, biziki agresiboa hastapenetik, metal-ari hurbiltzen dena
batzuetan. 2007an argitaratu zuten azken diskoa How You Sell To A
Soulless People Who Sold Their Soul ?, lehen agritalpenetik 20 urte
berantago. 2010an atera zen taldearen azken kantua: Say it like it
really is
Matxura
Jatorria: Euskal Herria (Gasteiz)
Matxura
proiektu musikal berria da, baina eszena musikalaren kide ezagunez
osatua. Mikel Kazalis (Stigia, Anestesia, Negu Gorriak, 2Kate, Kuraia),
Aitor Abio (PERI), Fer ApoA (El Corazón del Sapo, Kuria, Estricalla) et
Txarly Diaz-ek (Censura, Anestesia, Gutural) osatzen dute taldea. Azken
bi urteak taldea osatzen eta musikak sortzen pasatu ondoren, lehen diska
atera zen 2011an, Matxura izenarekin. Rockaren industrial eta
punk-metal taldea dugu Matxura. Beats elektroniko azkarrak, gitarrak,
ahots altuak eta desformatuak, sinte basak... hau da matxina gelditzea
ahalbidetzen duen banaketa, hau da Matxura !
We Are Standard
Jatorria: EH (Bizkaia)
Talde
bizkaitarra euskal musikaren panoraman desberdintzen da eskaintzen
digun elektro-rock dantzagarri eta eraginkorrarekin. Influentzia
anitzeko musika jotzen dute, post-punk akordioak dance energiarekin
nahasiz eta pop-indie melodiak sortuz.
Moï Moï
http://ehz-festibala.eu
LARUNBATA
Eguerditik aurrera Festibal esparrua Heleta
17 Hippies
Jatorria: Alemania (Berlin)
Badu
17 urte talde alemaniarrak mundua zeharkatzen duela. Izan ere, oinarria
klezmer musika bada, balkanetako doinuak , rocka edo cajun ikutuak
txertatzen dituzte. Dudarik ez ‘phantom songs’ diska berria aurkeztera
heldu den taldeak bihotzak berotuko dituela.
Sleeppers
Jatorria: Frantzia (Bordale)
Sleepers
1989an sortu zen eta geroztik kontzertu andana bat egin dituzte eta
diskoak erregularki plazaratu. Hasi bezain laster, Unsane, Bastards edo
Headcliner bezalako taldeekin partekatu dute eszenatokia. Apirila
bukaera honetan,argitaratutako disko fresko-freskoaren aurkeztera igoko
dira EHZ-ko eszenatokira.
RAP Topagunea
Jatorria: EH eta Tolosa (FR)
Aurten,
Antxartetan, larunbatez,Hip Hopa eta Rap musika helarazteko eta
ekoizteko modu alternatibo eta independeak baliatzen dituzten Tolosa eta
Euskal Herriko taldeen eszena eta topaketa gunea izanen da! Eguerditik
goiti, Break Dance ikusgarria izanen da eta segitzeko Euskal Herriko eta
Tolosako Rap talde batzu eszenari sua emanen dute!
Youssoupha
Jatorria: Kinshassa (CIV - Fr)
Frantses
Hip-hoparen printze ttippia bere rap militantearekin Euskal Herrira
heldu zaigu. "Noir désir" bere azken diska aurkeztuko digu, kritika
ezberdinen ohoreak eskuratu ondotik.
Guaka
Jatorria: Bordale (Frantzia)
2003an
sortua Bordalen, hego amerikar musikariak biltzen dituen taldea da
(Txile, Mexiko, Peru). Talde polimorfoa dugu guaka: gitarra saturatuak,
erritmo lasterrak, kantua nagusiki españolez, testu engaiatuak eta
perkusio azkarrak... Haien rock-a azkarra da eta kultura ainitzen arteko
lotura egiten du.
2zio
Jatorria: Ziburu,Urruña,Algorta
Esne Beltza
Jatorria: Euskal Herria
Esne
Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Talde hau sortzeko
ideia Xabi Solanok eduki zuen Fermin Muguruzarekin egindako biran
zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak berak proposatutako paradoxa
batetik dator: musika beltza abeslari zuriak interpretatzea. Talde honen
musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin
lagunduta. Kontrabanda taldeko musikari batzuetaz aparte, talde honi
Xabi Solano Etzakit eta The Solanos taldeetan topo egin zuten beste
musikari batzuk batu zitzaizkion. 2008an talde honek lehenengo diskoa
atera zuen, Made In Euskal Herria izenekoa. Lehenengo disko honek 15
abesti ditu, nagusiki euskaraz, nahiz eta abesti eta estrofa batzuk
gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez izan. 2009an hainbat taldekidek,
Xabi Solano buru, CD+DVD bat grabatu zuten Esne Zopak -
Esnesaltzailearena tituluarekin. Disko hau trikitiaren munduari eskainia
zegoen eta estilo honetako abestiz osatua. DVDan hainbat trikitilariri
egindako elkarrizketak agertzen ziren. 2010ean taldeak bigarren diskoa
atera zuen, Noa izenekoa. Disko honek 17 abesti ditu.
Lisabö
Jatorria: Euskal Herria (Irun)
Irundarrek
haien azken obra aurkeztuko digute : Animalia lotsatuen putzua. 1998ean
sortutako taldeak, sorpresaz sorpresa haren publikoa eraman du beti,
disko ezberdinen inguruan noski, bainan zuzeneko saio ikaragarrien
bitartez bereziki : rock frenetikoa, tentsioz beteriko soinu eta
kantuak, horiek dira haien musika esperimentalaren errezeta osatzen
duten ezaugarriak.
Orkresta
Jatorria: Bizakaia (EH)
Orkresta
2007. urtean sortu zuten, aurretik Elektrotuna txaranga elektrikoan
aritutako zenbaitek.. Lekuz leku ibiltzen dira ta oinez ere ikutzen
dute. Bertsioak jotzen dituzte eta musika estiloak zerak dira: Rock-a,
Ska , Punk-a, ta bestelakoak. Azken finean, musika kalera ateratzen
dute, formatu txikian eta mugikorra, poteoan edo kalejiran aritzeko. Hau
baino musika kaletar ta herritarragorik?
Orchestra Chakaraka
Jatorria: Bordale (Frantzia)
Musika
talde horrek munduko musika ainitz nahasten ditu, bere kideen jatorri
ezberdinen gisara. ROM musika dute oinarritzat: kantu, biolina,
akordeoi, perkusio. Begiak hetsi eta presta zaitez bidai luze bat
egiteko...
Sepultura
Jatorria: Brasil
Sepulturak
1984an argitaratzen du bere lehen diskoa, bainan 1996an ateratako Roots
diskoak ditu rock leienda egin, metal mundutik haratago. Gaur egun
Cavalera anaiek taldea utzi badute ere, Derrick Green eta Paulo Jr-ek
hastapeneko izpirituarekin segitzen dute. Max Cavalerak taldea
uzterakoan metalcore-erat itzuli bazen ere, Sepultura bere jatorrietara
itzuli da, trash metal-ra, jaz argitaratu zuen Kairos diskoarekin.
The Moorings
Jatorria: Frantzia (Alsazia)
2006an
sortua, The Moorings-ek pubetako musika popularra jotzen du
hastapenean, Irlanda eta Eskoziako kantutegietan hartuz bertsionatuko
dituzten kantuak. Musika tradizionala punkarekin nahasiz « Pints &
Glory », diskoa argitaratu zuten 2011 hastapenean.
Sarrazin
Jatorria: Tolosa (Frantzia)
The Bloody Beetroots DJ Set
Jatorria: Italia
2007an
sortutako bikoteak animaleko arrakasta bildua du mundu osoan zehar. The
Bloody Beetrots-ek italiako elektro eszena berria osatzen du
Crookers-ekin batera, Justice eta Daft Punk frantses anaia handien
gisara muga guztiak gaindituz. The Church Of Noise diskoa argitaratu
zuten iaz, arrakasta handia lortu duena single-a eta bideokliparekin. DJ
saio agresibo eta indartsuak eskaintzen dituzte. Heletako dantzatokia
su eta gar jarriko dute dudarik gabe larunbat gauean!
South Central
Jatorria: BRIGHTON (UK)
Haien
kaputxa beltzekin, South Central,
garai huntako electrorock arloko maisu haundienetan kokatzen dira
dudarik gabe! Bi Dj-ek osatutako taldea, 2005ean sortu zen beste izen
batekin: Zenigata. Ingalaterrako klubetan, taldeak bere lehen bilakaera
ezagutu aintzin… South Central izenarekin. THE PRODIGY taldearen lehen
partea eginik Ingalaterra osoan, gure zorion handienarentzat, South
Central Euskal Herrira heldu zaigu, zuzeneko saio ikaragarri baten
ematera!
Rap Palestina (Leyenda)
Plastikos
Jatorria: EH
«
Plastikos” pailazo punk ekologista da, dena agerian ezartzen duena gure
biltzeko, eta birziklatzea eta gehiegizko kontsumoaren aipatzeko. Bere
zikin ontziaren tapa zabal zabala idekitzen du, eta altxorrez beterik
den bere unibertsoa gurekin partekatzen du… Bere altxorrak?… Gure
hondakinak. “Plastikos”, etxe hondakinen bilketa eta tratamenduaz
arduratzen diren Garbiki eta Bil Ta Garbi Sindikatuek proposatzen duten
ikusgarria da. Festibalariak laguntzeko, helburu hauekin: bereizketa
gehiago eta hondakin guttiago!
http://ehz-festibala.eu
Laket
Jatorria: Goiherri (Gipuzkoa - EH)
Laket
taldea ezaguna da herri eta auzoetako jaietako emanaldietan jartzen
duen festa giro beroari esker. Heletan ere gure klasikoen eta mutxikoen
entzuteko eta goztzeko aukera izanen dugu, igandeko eguna zoriontsu
hasteko.
IPK Prod
2004tik, Iparraldeko
Konpilazioak, tokiko eszena sustengatzen du. Aurten IPKk,disko
grabaketarako hautatuak izan diren 8 musika taldeak aurkeztuko ditu EHZ
festibalean.
Bebe
Jatorria: Extremadura - ESPAINIA
Bebe,
2004ean ezagun egin zen Malo kantuarekin : emazteenganako bortizkeria
matxistak eta tratu txarrak salatzen dituen kantu bat da. Ildo beretik,
Pafuera telaras diskoak sari asko jaso zituen Espainian eta mundu
zabalean. 2012ko otsailean, Bebe-k bere hirugarren diskoa,Un pokito de
rocanrol, plazaratu zuen. Lan berri horretan, Bebe-k, bere ohiko
flamenko espirituari rock influentziak sartu dizkio.
Vendetta
Jatorria: Euskal Herria (Nafarroa)
Vendetta
2008an sortutako talde nafarra da. Ska erritmo, reggae, rocksteady,
ska-mex, rantxerak, texmex,patxanga eta ska-reggae bezalako erritmoek
ematen diote bizitza rock indartsu baten erreferentzia iraunkorrarekin.
Vendetta taldearen “Puro Infi erno” bigarren diskoa aurrekoa bezain
alaia da. Vendetta taldea festaren alderik oldarkorrena da: jaiari su
gehiago botatzen zaionean jai sutsua bihurtzen da.
Stephanie Dessein
Jatorria: Frantzia
Stéphanie
Dessein-en musikak humorea, tristezia, amodioa eta ferekak nahasten
dituen bidai bat osatzen du... Ixtorio, pertsonaia eta egoera
ezberdinekin, publikoak mementu goxo baten pasatzeko aukera ukanen du.
Su Ta Gar
Jatorria: Eibar - Gipuzkoa
Su
ta Gar taldea, 1987an sortu zen Eibar-en. Euskal musika mailan, sortu
ta bereharala ezagun egin den talde horietariko bat da. Bere musika
influentziatu duten taldeak, Judas Priest, Iron Maiden, Annihilator edo
Metallica bezalakoak izan dira. 2011 bukaeran plazaratu zuen taldeak
bere azken diskoa: ?Ametsak Pilatzen?. Lan hori, kritika onak jasotzen
ari da, batez ere musikan berezitutako hedabideetan.
HK & les Saltimbanks
Jatorria: Frantzia
Sei
musikarik inguratzen dute HK, (Ministère des Affaires Populaires
taldeko kantaria) 2006an sortu HK et les Saltimbanks proiektuan. Rap
alaia, chaabi estiloko musika edota reggae-a nahasten dituzte.
Erresistentziarako deia egiten dute, grebalarien himnoa bilakatu den «
On lâche rien » kantuak erakusten duen bezala.. 2008 an Map maitatu
duzu? ZEP iazko edizioan? Aurten Hk et les Saltimbanks-en kontzertuaz
gozatzen ahalko duzu, azken hilabeteetan fama hartzen ari den taldea.
Heletako pentzea girotuko du, publikoa sutan jarriz!
The Lookers
Jatorria: Ziburu (EH)
Raggasonic
Jatorria: Frantzia
Raggassonic
taldea 1990an sortu da eta kasik 10 urtez kristoren arrakasta lortzen
dute NTM-en labelean. 1998an taldea bereizten da taldekideen arteko
arazo batzu tarteko. 2010ean taldea berriz osatzen da, bere
jarraitzaileen plazerrerako! 2010 ean,Raggassonic taldea berpizten da
hainbat kontzertu emateko. 2012 an disko berri bat aterako dute.
Begiz Begi
Jatorria: Baiona (EH)
Torii
Jatorria: Donibane Lohizune, Baiona (EH)
The Balladurians
Jatorria: Baiona (EH)
Balladurians interesanteak, ez nituen ezagutzen. Inbestigatuko det pixkat.