entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-08-15

El Drogas, Enrique Villarrealen marka

Izen honen pean bere bizitza osoko errepertorioari errepasoa emanen dio eta kantu berriak grabatuko ditu

El Drogas, orain El drogas da. Argazkia: Entzun! artxiboa. El Drogas, orain El Drogas da. Argazkia: Entzun! artxiboa.
30 urtez idazten, konposatzen, grabatzen eta zuzenean jotzen ibili ostean, Enrique Villarrealek bere proiektu berria aurkeztu digu, hain zuzen ere, bere ezizen ezaguna daramana

Bere ibilbidearen zehar idatzi duen errepertorioa aurkituko dugu bertan (En la silla eléctrica, En Blanco y Negro, Oveja negra edo Animal caliente kantu mitikoak kasu). Irailean Te cantamos las 40 birari ekinen dio eta lau kantuko ep-a aurkeztuko du. 2013. urtean berriz, disko berria argitaratuko du. 
Enrique Villarrealek orain arte Txarrenan ibilitako musikariak izanen ditu lagun: Brigi Duque, Txus Maraví eta Eugenio Aristu ‘Flako’. Txarrena, noski, beste bizitza batera igaro da.

LABUR-LABUR
Enrique Villarrealek 1977an hartu zuen lehen aldiz baxua. 1982an Barricadaren sorreran parte hartu zuen. 30 urtez etengabe egon da rock-ari bazka emanez eta rockatik jaten. 2000 kontzertutik gora eman ditu eta 20 disko baino gehiago grabatu ditu.

Etxeko marka


Iritzia

Beste esparru askotan bezala, rockaren itsaso harrotuetan, inportantea izan da beti markaren asuntua, hots, izenarena, zeinaren bitartez zaletuek talde edo artista bat ezagutuko duten eta harekin identifikatuko diren. Barricada eta bere baxu jole mitikoaren arteko dibortzioaren ondotik, neurri batean apur bat umezurtz gelditu zen Enrique Villarreal "marka"ri erreparatzen badiogu. Izan ere, Barricada itzal handiko izena baita. Haustura gertatu zenean, Villarrealek bere aspaldiko Txarrena proiektuarekin buru belarri zebilen, eta Txarrena ezaguna izanagatik, talde inude edo nodrizaren izenaren muntarik ez zuen.
Ordea, torlojuari buelta eman eta El Drogas gisa arituko da hemendik aurrera Txantreako musikaria, eta izen hori, jaun andreok, berezko marka bat da, egina eta osatua, Enriqueren garai guztiak bere baitan biltzen dituen etiketa boteretsua, urteen poderioz zaildua.
Testua: sagardantza

Zuzenean

Irailean Rivas Vaciamadrid-eko En Vivo Jaialdian eskainiko duen kontzertuarekin ekinen dio El Drogasek Te cantamos las 40 tour izeneko birari. Oraingoz, kontzertu guztiak Espainian emanen ditu, bat izan ezik, Bilbon iragarrita dagoena, azaroaren 30erako Kafe Antzokian.

BILBO, Kafe Antzokia, 21:00etan
16/20€ (17 / 21€ sarrera + cd)
Non erosi: Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com Red Ticketmaster (www.ticketmaster.es, 902 15 00 25, Fnac, Carrefour, Oficinas Halcón Viajes).

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!