entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-04-13

'Elementuak', Kalakan-en disko berria, apirilaren 13an plazaratuko da

'Bereterretxen kantorea' abestia hemen entzun!

Elementuak diskoaren azala. Elementuak diskoaren azala.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Bereterretxen kantorea - Kalakan

Bereterretxen kantorea - Kalakan
Lotura erlazionatuak
Bi urtetako prozesu baten ondoren, 14 kantuz osatutako lana atondu du hirukoak

Kalakan bueltan da. Madonnarekin egindako biraren "eroaldia" eta bestondoa pasatu dira. Disko berria lantzeko eta argitaratzeko tenorea hortaz. Bi urteko lana izan da. 2013 urtean jadanik disko bat argitaratzen saiatu ziren, baina emaitza ez zen espero zutena izan. "Madonnarekin egindako bira frenetikoaren ondotik gehiegi eta lasterregi egiteko tentazioa handiegia zen!" Energia eta kohesio faltarekin lan egin zuen hirukoteak: "Zuzentasun eskasa zuen bai emozioan, bai interpretazioan ere", azaldu dute. "Ezin ziren ezabatu zazpi hilabetez 88 kontzertuk eta hainbeste ordu-aldaketek jasanarazitako aztarnak eta nekea: neurriz kanpoko abentura izan zen MDNA".

Garratzitsuena taldearentzako "bere nortasunarekin berriz topatzea eta bere elementuarekin berkonektatzea" izan da

Madonnaren abenturaren ondotik, bere oinarrietara itzultzea deliberatu zuen
Kalakanek, hasieratik dena berriz hartuz. Garratzitsuena taldearentzako "bere nortasunarekin berriz topatzea eta bere elementuarekin berkonektatzea" izan da. Horregatik, Kalakanen bigarren diskoa "sinplea eta findua" da, "bere errealitatearen aztarna", azaldu dute.

Elementuak deituko da apirilaren 13an, astelehenarekin, hirukoak aurkeztuko duen disko berria. 14 kantu bildu dituzte lan honetara: "Instrumentalak, ahots hutsekoak eta euskal kantu handienen irakurketa berriak, baita originaltasun batzuk ere bai", adierazi dute.


KANTU ZERRENDA

01. AMA EUSKADI
02. MONTEBIDEOKO BERRIAK
03. AMAIUR
04. IKUSTEN DUZU GOIZEAN
05. KANTUZ
06. BERETERRETXEN KANTOREA
07. SAGARRA JO!
08. BELATZ GORRIA
10. LO HADI AING
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.