entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-09-09

Elkar diskoetxearen udazkeneko nobedadeak (I)

Zura, EH Sukarra, Bide Ertzean, Igelaren Banda edota Jean Mixel Bedaxagarren azken lanak argitaratuko ditu Donostiako zigiluak

Elkar etxeak nobedade andana argitaratuko du udazken honetan. Elkar etxeak nobedade andana argitaratuko du udazken honetan.
Lotura erlazionatuak
Disko berri andana iragarriz ekin dio Elkar diskoetxeak ikasturte berriari.


BIDE ERTZEAN - METROKOADROKA
Nola Belztu Behar Zuria (DVD)
Aurkezpena: irailak 15
Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia jaso dute DVD honetan. Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar argitaletxea) poesia-liburuetako poemak oinarri hartuta sortu zuten iaz Nola belztu behar zuria emanaldia Bide Ertzean musika taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek.

ASKOREN ARTEAN (BILDUMA)
Elkar estudioa Sesioak Vol. II (CD)
Aurkezpena: urriak 1
Hamaika Telebistaren partaidetzarekin joan den maiatzean Elkar estudioan egin ziren zuzeneko kontzertuetatik hartutako talde bakoitzaren kantu bana biltzen ditu bilduma honek. Bederatzi talde berri aritu diren denetara. Disko berriaren aurkezpena, grabaketa haien promozio eta zabalkunde lanari gehitzen zaio, parte hartu duten taldeei ikusgarritasun berezia eskainiz: Be
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.