entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-09-10

Elkar diskoetxearen udazkeneko nobedadeak (II)

Elkar diskoetxearen nobedadeak. Elkar diskoetxearen nobedadeak.
Lotura erlazionatuak
Besteak beste, Donostiako zigilua Olatz Zugasti, Izaki Gardenak, Mikel Urdangarin eta Ken Zazpiren diskoak prestatzen ari da



OLATZ ZUGASTI
Ur goiena ur barrena (CD)
Aurkezpena: urriak 29
Benito Lertxundi kantariaren taldekide izateaz batera, Olatz Zugastik bere ibilbide artistiko propioa landu du aspalditik. Konposizio eta interpretazio sujerikorrak bezain zabalak dakartza oraingoan ere, alegia, Ur goiena, ur barrena deritzan diskoan. Honekin batera, berriro ere zuzeneko aktibitateari heldu dio, publikoarekin zuzeneko harremana edukitzeko asmoz. Albiste ona zaletuarentzat.

IZAKI GARDENAK

Aurri gara (CD)
Aurkezpena: azaroak 5
Jon Basagurenen kantek esanahi eta indar berezia dute. Konposizioen kalitateaz gain, taldean lortzen duten interpretazio maila handia da. Taldearen bigarren disko luzea dugu honakoa: Aurri gara. Hats eta indarrez beteriko kantuak ditugu, nortasun berezkoak, ameslariak eta telurikoak era berean, urratzaileak eta samurrak batera, bizirik diren ametsen tankerakoak.

ASKOREN ARTEAN (Bilduma)
Kantuz 1965-2015 (3 CD)
Aurkezpena: azaroak 13
Aurten, Durangoko Azokaren 50. urteurrena betetzen dela eta, euskal kantuaren historia garaikidea birgogoratzen lagundu nahian sortzen da honako Kantuz izenburuko disko hirukoitza. Bertan aurkezten diren 50 kantuen bitartez, hainbat paisaia errekonozituko ditugu eta abestien errekurrentziaz, iraganera egingo dugu jauzi. Beste batzuetan, iraganetik orainaldira etorriko gara, oraingo talde gazteek eskuratutako bertsioen bidez, adierazi digute Elkar etxeko arduradunek.

KONTU KONTARI
Jolasean ikasi musikaz hazi
Aurkezpena: azaroak 13
Kontukantari txotxongilo kontzertu bat da. Kontukantarik gogoan ditugun kantuak bildu eta beste erritmo batzuetara aldatzen ditu: reggae, rap edo bluesera. Aukera ona musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz familiarekin gozatzeko.

MIKEL URDANGARIN
Mikel Urdangarin (CD)
Aurkezpena: azaroak 20
Zornotzako kantariaren disko berriak, bere karrerako hamargarrenak, Elkar argitaletxearen katalogoan ikusiko du argia. Apustu berezi eta zintzo bat erakusten digu honetan, urte hasieratik bakarka eskaini dituen kontzertuen bilduma baita, zuzenean eta bakarka. Biluztasun honetan aurkezturik, kantariak kantuetan duen seguritatea eta konfiantza aurkeztu nahi digu, aurretik publikoarena jaso baitu erruz. Urriaren 4an Donostiako Antzoki Zaharrean eskainiko duen kontzertua izango da disko honetarako grabatuko den azkena eta, ondoren, grabaketa guztiak kontuan hartuta, ederra, zuzena eta bere soiltasunean ikaragarri aberatsa den disko berria aurkeztuko da azaroaren erdialdean.

KEN ZAZPI
(CD)
Aurkezpena: azaroak 27
Gernikako talde ezagunaren disko berria orkestrarekin grabatutako lanaren ondoren dator, aro berri bati aurre eginez eta berpizkunde oparo bat erakutsiz, Elkar zigiluaren esanetan. Kanta berri hauek, zalantzarik gabe, taldearen popularitatearen mailan dira eta, berriro ere, barreiatuko dira ezker-eskubi, Euskal Herriko geografia eta hedabide guztietan zehar.
 
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.