entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-02-26

Elkar zigiluak udaberriko nobedadeak aurkeztu ditu

Badatoz Elkar diskoetxeko nobedadeak. Badatoz Elkar diskoetxeko nobedadeak.
Aguxtin Alkhat, Joserra Senperena, Skasti eta Elustondoren lan berriak eta Los Bichos taldeak atera zituen bi diskoen berralgitalpena argitaratuko ditu datozen hilabeteetan


AGUXTIN ALKHAT
- Haizeen meneko   
2013ko martxoan 6 kantuz osatutako Ihes egin izeneko disko harrigarria aurkeztu ondoren (bertako Gezurra dirudi kantua argitaratu genuen Entzun! bilduman), eta pasa den urtean Elkar Estudioko Sesioetan parte hartu eta gero, aurtego udaberrian disko luzea argitaratuko du Nafarroa Behereko Heleta herriko Aguxtin Alkhat-ek.
Familiaren magaletik jaso du zuzen-zuzenean Aguxtin-ek tradizioaren indarra, Ernest bere aitarengandik batik bat. Elkar zigiluaren ustez, bere lengoaia musikala pop-rockean oinarritzen duen arren, muinean Iparraldeko kantagintza lirikoaren ondorengoa da Heletako kantaria, kantu ederrak bezain hurbilak konposatzeko eta, bera talde eraginkorraren laguntzarekin, interpretazioan berezko nortasun eta estiloa erakusteko.
* Aurkezpena: martxoak 12
* Kontzertuak:
Martxoak 14: Donapaleu (Nafarroa Beherea), Korrika kulturala. 
Martxoak 19: Baigorri (Nafarroa Beherea), Korrika kulturala.

* Entzun Haizeen meneko


LOS BICHOS - Color hits + extrak (Anita Latigazo ep) - In bitter pink (2 cd)
Los Bichos taldeak Oihuka diskoetxearekin kaleratu zituen bi albumen berargitalpen bermasterizatua. Color Hits (1989) lehengo aldiz CDan eta In bitter pink. Denboraz gaindiko bi album, moda eta etiketa ezberdinei aurre egin diena aktualitate izpirik galdu gabe.
* Kaleratzea: martxoak 27


JOSERRA SENPERENA - 9 Ganbera pieza
Joserra Senperena (Donostia, 1965), musikari porrokatua dugu: duela 25 bat urte honetan hasi zenetik kolore, estilo eta bide ezberdinetako hainbat proiektu garrantzitsu eta gustagarritako konposizioan, moldaketan eta zuzendaritzan kolaboratu izan du (Bide Ertzean, Mikel Erentxun, Fito
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.