entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2015-06-23

Elortegi Anayak taldeak 'Sotoan' izenburuko estreinako EPa argitaratu du

Entzun hemen 'Agirretarren nagusia' kantua!

Sotoan diskoaren pop azala. Sotoan diskoaren pop azala.

Elortegi Anayak - Agirretarren nagusia

Elortegi Anayak - Agirretarren nagusia
Power pop eta rock and rollaz jantzitako lau kantu bildu dituzte


Goienetxe Anaiak erromeria talde bat ez den bezala (rapa egiten dute), Elortegi Anayak ez dituzu zure herriko plazan irrintziak botatzen ikusiko trikia eta panderoa jotzen duten bitartean.
Ezta gutxiago ere. Elortegi Anayak Bakioko rock and roll talde bat da, berria izenari erreparatzen badiogu, baina Bizkaiko rock eszenaren baitan urte luzez aritutako hiru musikariz osatua dagoena: Arnaldo Elortegi (bateria eta koruak), Etor Elortegi (ahotsa eta gitarrak) eta Iraultza Elortegi (baxua eta koruak).

Berez, The Killministers taldearen errautsetatik sortutako proiektua da Elortegi Anayak. Oraingo honetan baina, ingelesa baztertu eta euskara pasa dira, power pop eta rock and rollaz jantzitako kantuak jo eta grabatzeko, non 60etako arrastoak falta ez diren. Hasteko, lau kantu bildu dituzte Sotoan izenburuko lehen EP honetan. The Nerves, The Romantics, Celibate Rifles, Balerdi Balerdi, Plimsouls, The Meows, The Real Kids, The Remains edota Hoodoo Gurus taldeak gustukoak badituzu, seguru gaude Elortegi Anayak ere estimatuko dituzula. Guk dagoeneko ezin diogu estreinako EP hau entzuteari utzi.

KANTU ZERRENDA
Nontzebarriak
Zaunka
Salto egin
Agirretarren nagusia
bidali zure berria Bidali zure berria
Eta...

* Gaua estudioetan grabatua izan da Sotoan EPa Asier Zubelzu teknikariaren eskutik.
* Diseinua Bidetxea Elortegirena da.
* Abesti guztiak elortegitarrenak dira, eta I

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.