entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-09-27

Emon talde bergararrak etenaldia egingo du disko berria prestatzeko

Laster taldearen bigarren diskoa izango denarekin sartuko dira

Emon afixa "Piztu herria" biraren amaierako afixaren detailea. Azken kontzertua urriaren 14an (ostirala) izango da Durangon.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bide bazterra bideoklipa
Lotura erlazionatuak
Asteburuan bi kontzertu eskaini dituzte Italian, eta azkena Durangon izango da urriaren 14an

Pasa den asteburua berezia izan zen Emon taldekoentzat. Piztu herria diskoaren aurkezpen biraren baitan Italiara joateko aukera izan dute bi zuzeneko eskaintzera. Taldean Erromako ACE euskal etxearen gonbita jaso zuen eta horrela Erromako C.S.O.E. Striken zein Frascati hiriko Farenighten kontzertu bana eskaini zuten.

Diskoaren aurkezpen tourra amaitzear dute, laster taldearen bigarren diskoa izango denarekin sartuko dira eta buru-belarri. Aurrez, azken jai bat egingo dute Durangoko Landakon urriaren 14an.
bidali zure berria Bidali zure berria
Piztu Herria
Piztu Herria
Piztu Herria

Bergarako taldeak 2010eko udaberrian kaleratu zuen taldearen lehengo diskoa: Piztu Herria (Babel Musik). Orduz geroztik, trikitia zein jamaikar jatorriko ska eta reggae doinuekin lagunduta Euskal Herriko zenbait herri dantzan jarri dituzte. Baita Erroma aldean ere.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.