entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2015-02-06

Entzun! aldizkari-urtekariak Prentsa Idatziaren 2015eko Argia Saria jaso du

Sari banaketa joan den ostiralean izan zen Usurbilgo Atxega Jauregia jatetxean

Entzun! saridun! Entzun! saridun!
Oso kontet gaude. Kontet, urtetako lanaren aitortza jaso dugulako euskal komunikazioaren alorrean urtero ematen diren Argia sarietan.


Urte zaila pasa dugun honetan, inportantea izan da guretzako Prentsa Idatziaren Argia Saria jasotzea. "Euskaraz egiten diren lan bikainei ikusgarritasuna eta prestigioa" ematen laguntzea da Argia sarien helburua, "herritarrei euskarazko kazetaritza lan erreferentzialak ezagutaraztea".

Sari banaketa joan den ostiralean izan zen Usurbilen. Mikel Garzia kazetariak irakurri zuen Entzun! urtekaria saritzearen arrazoia: "Urtean behin argitaratzen da eta zenbaki bakarrarekin bere esparruan erreferentziala izatea lortu du (...)  Luxuzko prentsa baita, Munduan egiten diren antzeko ekoizpenei batere enbidiarik ez diona. Prentsa musikal euskaldunari bide berria erakusteagatik Argia saria jaso du Entzun! urtekariak".



Zenbaki bakarrarekin bere esparruan erreferentziala izatea lortu du (...)  Munduan egiten diren antzeko ekoizpenei batere enbidiarik ez diona
  • Gure eskerrik beroenak:
* Argia
* Entzun! liburuaren harpideak (bereziki zuengatik bizirik gaude), erosleak eta irakurleak. Aupa Entzuners!
* Entzun! urtero egiten duen kolaboratzaile sarea (askotan artikuluak oso berandu entregatzen badituzte ere ;-)
* Iragarleak (bereziki urterik urte zuen sostengua erakutsi diguzuenak) eta Kultura Saila (nahiz eta iazko dirulaguntza asko, asko, asko, murriztu zeniguten).
* Entzun! 1996an sortu eta gaur egun arte bizirik mantendu duten pertsona guztiak; bereziki: Imanol eta Joni Ubeda, Agurtzane Arribillaga, Aritz Usandizaga, Esan Ozenki.

Eta bukatzeko, Tuiterren @Exprai marrazkilariak bota zuen leloarekin gelditzen gara:
"Adi Entzun! @entzuner saridun"


-----

Gainerako saridunak ondoko hauek izan ziren: Ipar Euskal Herriko euskal hedabideak (Internet saria); Gure Esku Dago ekimena (Sustapen ekintza saria); Zebrabidea, Arrosa sareko saioa (Irratia saria); Hamaika Telebistako IDEMtitateak saioa (Ikusentzunezko saria) eta Aiaraldea Komunikazio Leihoa (Merezimenduzko saria).

  • 11Telebistak sari banaketetan egon zen. Honatx ekitaldi osoa:


bidali zure berria Bidali zure berria

2 iruzkin

Mikel O. 2015-02-10 09:29:20

Zorixonak!!!

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Mixil 2015-02-06 12:18:00

Zorionak ekipo!

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.