entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2016-03-01

Eraso! taldeak 'Kaiolatik ihes' disko berria argitaratu du bere 20. urteurrena ospatzeko

Eraso! taldea. Eraso! taldea.
Sua herra mina
Lotura erlazionatuak
Zarauztarren seigarren diskoa da

 
Bederatzi kantu bildu dituzte Serge, Beitia, Nestor eta Ibai musikariek beren seigarren diskora. Kaiolatik ihes du izenburua eta 20 urteko ibilbidea ospatzera datorren lana dugu hauxe, pausatuagoa Inaxio Esnaolak aurreratu digunez: "Nostalgikoa eta emozionala, halabeharrez. Hogei urte ospatu ditu laukote gipuzkoarrak, eta aurrera begira jarri da Kaiolatik ihes diskoarekin. Rock gogorraren preso izateak bere ondorioak ditu. Ihesbide apartak dira kantuak, eta kantuekin diskoak, eta horrela sei disko. Gorritik urdin argira, grisetik beltzera, eta zuritik collage bat egitera. Eboluzioaren gatibu izan dira hogei urtetan, eta berandu da ohiturak aldatzeko", adierazi du kazetariak. Eta gaineratu: "Bateria eta baxuaren taupada osasuntsua da, eta gitarren riff indartsu zein lausoak azpimarratu beharrekoak. Deabrukeriaren bat izango da. Galdutako denborari kritika, bidaia existentzialak, urteen joan-etorria, ametsak, memoria, paradisua... eta rock heldua topatuko dugu bertan".

Ekoizpen lanaz Karlos Osinaga 'Txap' arduratu da. Bonberenea Ekintzak-ek argitaratu du Eraso!ren seigarren diskoa.

KANTU ZERRENDA

01. Ezinak ekinez eginak
02. Blue Demon
03. Ez da ezer gertatzen
04. Paperezko itsasontziaren bidaia
05. Gazte izan nintzen
06. Kaiolatik ihes
07. Sua.Herra.Mina
08. Itxi ditut begiak
09. Non da ozeanoa?

  • Kaiolatik ihes diskoaren aurrerapena:



bidali zure berria Bidali zure berria
ZUZENEAN

3/05 Platerunea (Durango) + Anestesia
3/11 Katxetas (Lizarra)
3/19 Bonberenea (Tolosa) + Naiz Roxa
3/23 Gazteszena (Donostia), Ze Premikin jaialdia

4/07 Kafe Antzokia (Bilbo)
4/23 Cavas disco (Iru

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.