Gasteizko taldeak "Tres" diskoa argitaratu du zaleei adio esateko
Erizo gasteiztarren azken diskoaren azala.
Bederatzi kantu bildu ditu hiruko gasteiztarrak bere azken lanean
Mikel Guineak grabatu, nahastu eta masterizatu zuen Tres diskoa 2011ko abendua eta 2012ko urtarrilaren artean. Taldearen desegitea gertu dagoela aurreratzen digun lana. Bederatzi kantu dira, aurreko abestien ildoa segitzen dutenak.
Erizo hirukotea da, punk-rock hirukotea. Beren musikak asko
zor dio Mission Of Burma edo The Constantines bezalako taldeei. Hüsker
Dü edota Wipers taldeak ere, euren soinauren jatorrian daude. Musika
bezainbeste garrantzia dute hitzek Erizo taldean. Roberto Bolaño,
beatnik belaunaldiko idazleak, Kezanburo Oé, Lou Reed edo Josele
Santiago aipa genitzake inspirazio iturri gisa.
Erizoren ondoren zer?
Taldeko abeslari eta gitarra jole Asierrekin hitz egin dugu. Bikote bat osatu du bateria jole batekin, musika instrumentala egiteko, aspertuta baitago hitzetaz, edo bederen, ez duelako gogorik kantatzeko, alegia, hitzen bidez gauzak adierazteko. Viva Bazooka deitzen da taldea eta ondoko bideo honetan ikus eta entzun dezakezue:
Ordea, lehenago ezagutu genituen gasteiztarrak.Puentes que arden abestiarekin bataiatu ginen; Asierren lirika mindurako sarrera atea izan zen. "Quién te va a creer, quién te va a creer, cuando vuelvas con la cara ensangrentada a decir que todo ha ido bien..."Disparando a perros
diskoan zegoen abesti hori. Grabazioaren kalitatea –ez ordea abestiena,
kontuz–, ez zen onegia ordea. Baina, intuizioak esaten zigun gauza
hobeak etorriko zirela. Eta jada aipatu dugun No mientes la bicha disko luzea etorri zen, aurrekoa baino hobe grabatua, abesti hobeagoak ere zekartzana. Urte bereko Entzun! bilduman parte hartzeko gonbitea luzatu genien eta Pálido kantua utzi ziguten. Segituan baina, 2012ko uda iritsi baino lehen taldea desegingo zutela aurreratu zuten eta Tres
diskoa argitaratu. Batetik, agur gisa eta, bestetik, zeukaten materiala
erregistratua uzteko.