entzun.com


Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

2012-09-04

ERTZ #13, Bertze Musiken Jaialdia

2012ko irailaren 7tik 15era izanen da Beran, Donostian eta Hazparnen

Bertze Musiken Jaialdiaren 13. edizioa. Bertze Musiken Jaialdiaren 13. edizioa.
Lotura erlazionatuak
Kontzertuak, hitzaldiak, instalazioak, soinuzko masajeak, soinu-otorduak, ibilaldiak, filmak... izanen dira, esperimentazioa, arriskua, abangoardia... batzen dituen festibal honetan


Antolatzaileen hitzekin ekinen diogu: "13 zenbakia zorte txarrarekin edo zorigaiztoarekin erlazionatu ohi dugu. Baina guk  herrialde aunitzetako artistak gonbidatzen ditugu gure sinesgaitzak beraiekin elkartrukatzeko. Eskaileren azpitik pasatzeko prest gaude, katu beltzekin bizitzeko ere, baita horiz janzteko ere, horrek ongi pasatzea erran nahi badu. Film esperimentalak, kontzertu inmersiboak, urarekin egindako musikak, soinu-otorduak, futbol zelaietako kantuak, manifestazioetako musikak, flamenko eta jota saltsak, soinuarekin egindako masaje sesioak edo entzumenari buruzko pelikulak zai ditugu.
 Zure sineskeriek uzten badizute, gure aldetik gonbidatuta zaude".


Azken urteotan gertatu izan den bezala, ERTZ jaialdia hiru atal nagusitan banatuko da aurten ere: Beran ospatuko diren hiru egunak, Donostian ospatuko diren HIRUGARREN BELARRIA jardunaldiak eta azkenik Hazparnen ospatuko den azken jaialdi eguna. Informazio gehiagorako ikusi www.ertza.net webgunea.

Irailak 7, 8, 9  > BERA (Nafarroa)
PASCAL BATTUS, MASSAGES SONORES, KEN JACOBS, MARC BEHRENS, TOMOKO SAUVAGE, ALEX MENDIZABAL, HUTS EGIN, OIER ETXEBERRIA, MEZUAK LEKUZ KANPO, SOINU-OTORDUA/BANQUETE SONORO, L'OCELLE MARE, ANAMORPHOSE, PROYECTO 23, IÑAKI PIKABEA.



Irailak 10, 11, 12, 13, 14  > DONOSTIA (Gipuzkoa)
HIRUGARREN BELARRIA jardunaldiak: MASSAGES SONORES, JOSE RAMÓN MOZOTA ORTIZ, JOSE MARI ESPARZA, JOSE LUIS ORTIZ NUEVO, JOSE LUIS ESPEJO, JAUME AYATS, MYRIAM AYÇAGUER, DAVID ARRATIBEL.

OÍRSE [teaser] from filmotive on Vimeo.


Irailak 15 > HAZPARNE (Lapurdi)
s.KRIEGER & r.KERNOA, ELODIE BAFFALIO & XOMIN SOURGEN, ENEKA BORDATTO & BEÑADIN LOHIAGUE.
Antolatzaileak

Antolatzaileak: ERTZ elkartea, AUDIOLAB elkartea, EIHARTZEA kultur etxea
Laguntzaileak: BERAKO KULTUR BATZORDEA, ARTELEKU, EREMUAK, GUARDETXEA, KAXILDA liburudenda, KUTXA ARRASATE ARETOA.

www.ertza.net / www.audio-lab.org / http://hirugarrenbelarria.audio-lab.org

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.

Berri Laburrak

  • Fermin Muguruza & Kontrakatxa Hego Amerikan daude maiatzaren 16tik: Chile, Montevideo, Bogota, Mexiko...
  • Foehn zigiluaren udaberriko nobedadeak: BALAGOren Darder eta OSO LEONEren Mokragora.
  • Zaramak hiru abesti dituen disko labur batekin datorkigu: Sinestezina. Hemen entzun.
  • Jazzaldian euskotarrak: 18 talde, 9 dj, B. Achiary, I. Salvador, M. Azpiroz, Igelaren Banda... www.heinekenjazzaldia.com
  • SONISPHERE 2013: Madril (Mai 31) & BCN (eka 1). Kartela: IRON MAIDEN, ANTHRAX, MEGADETH, AVANTASIA...
  • Balerdi Balerdi taldeak Petti beratarra fitxatu du. http://balerdibalerditaldea.wordpress.com/

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!