entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-01-16

Esne Beltza, disko berria eta bira

'Gora!' zuzenean defendatuko dute Xabi Solanok eta enparauek datozen hilabeteetan

Esne Beltza taldea errepidera salto egiteko gertu. Esne Beltza taldea errepidera salto egiteko gertu.
Lotura erlazionatuak
Esne Beltza ibilian jarriko da berandu baino lehen. Abiatzekoa duten biraren lehen datak jakinarazi dituzte dagoeneko. Gora! izenburua du taldearen estudioko laugarren diskoak. Aurreko lanen antzera, erritmo, estilo eta hizkuntzen uztartze bizia dakar.


Estudioko laugarren diskoa dagoeneko. Eta irudiko luke atzo sortu zutela Xabi Solanok eta gainerakoek Esne Beltza taldea! Baina ez dezagun haria galdu. Hamazazpi kantu bildu dituzte diskora, gehientsuenak konposizio berriak. Sarreran aipatu bezala, bizitasuna da nagusi kantuetan, eta nahasketa (ohi den moduan) erabatekoa: trikitixa, scrhachak, gitarra zorrotzak, haize instrumentuak, reggae, ska, rock, flamenkoa, elektronika, popa... Baina ez pentsa kantu guztiak zapatillak erretzeko eginak direla. Esaterako, Hegaz doaz izenburuko pieza, diskoko kanturik diferenteena da, abestiaren ehunduratik bertatik hasita.

Lan mardula da Gora! diskoa. Arestian aipatu bezala, hamazazpi kantu jasotzen ditu. Ausardia ez zaie falta gero, azaleko entzunaldiak nagusi (edo bederen oso hedatuak) diren garaiotan. Bestalde, taldearen lanaz aparte, kolaboratzaile mordoa batu du Esne Beltzak hamazazpi kantu hauek errematatzeko: Mala Rodriguez, Fermin Muguruza, Zuloak, Deskontrol, D'Callaos, The Aggrolites, Little Pepe, La Pegatinako jendea...
Eta hau guztia gutxi balitz, 5gora izeneko zigilua sortu dute lan hau argitaratzeko.

  • Lokarriak abestia izan da bideoklipa egiteko erabili duten lehen kantua. Honatx:



BIRA MARTXAN
Hemen dituzue aurrerapen gisa, GORA! tour 2014 biraren lehen datak. Akeita management bulegotik adierazi digutenez, "emanaldiok zinez bereziak izango dira. Esne Beltzak Gora! diskoan parte hartu duten lagun, musikari eta taldeek lagunduta hasiko du bira; La Pegatina, D
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.